viernes, 22 de abril de 2005

Lugares Comunes


?Liburuak bezala, pelikulak barnean daramagun itsaso izozturako aizkorak izan behar dira?: Franz Kafka


Zinemako iturri puru eta oinarrizkoena hitza dela maisuki erakusten du behin eta berriz Aristarainek bere pelikulekin.


Batzuetan, zertzelada txikiak dira filma bat handi egiten dutenak. Begirada bat, keinu ulergarri bat edo isiltasun bat erabakigarriak izan daitezke ikuslearengan emozioa pizteko. Eta ikus ezinak diren hari fin hauen truku magikoa erabiltzen du Aristarainek pelikula forma duen bere azkeneko bizi konpromisoa lantzeko. ?Lugares comunes? bere ametsetatik erbesteratutako generazio baten desenkantuaren kronika da. Gizarte argentinarra kaosean itota dago eta gizon batek (Federico Luppi) munduan bere lekua galtzean bizitzako papera zein den zalantzan jartzen du. Inolako abisu gabe lepoa ematen dion bizitza, bere ideologia eta amets utopikoak ber planteatzera daramana.


Barne bakarrizketa baten bitartez eta bere hausnarketa eta meditazioen bide ilunetik, kontzeptu kapitalak diren denboraren iragaitea, gure arrazoiaren mugak edo gure arimak gordetzen dituen gatazka eta kontraesanak bezalako kontzeptuetara garamatza. Eta guzti hori gure kontzientziak astintzen dituen begirada argi eta aske batetik egiten du, espazio komunak existitzen direla onartzera laguntzen diguna, zeintzuk, seguruenik, mundu ulergaitz eta ezinegon amaiezin honetan ditugun heldu leku bakarrak diren.


Ezkerrari buruz mintzo denean ezkortasuna ageri zaio, ?no jode a nadie, ya no es m?s una amenaza revolucionaria, es una chapita de ?sas, c?mo es un pin, un graffiti. Pura nostalgia?.


"Lugares comunes" adinean zahartzarora hurbiltzen goazen heinean bizitzak dakarzkigun galeren inguruko hausnarketa bat da, segurtasun ezak sortzen duen zorabioaren koadro bat, dezepzioarena, historiarekin dugun konpromisoak dakartzan zalantzen oasia. Lor ezinak izan daitezkeen arren, hain beharrezkoak ditugun utopien errebindikazioa egiten duen obra handia da hau.


Bere buruaren aurka borrokatzen duen tango bat da, baina abestu beharrekoa, denboraren zauriek sortutako urradura espiritual eta benetakotasun existentzialetik abestua, denok batera abestu beharrekoa.


Fitxa Teknikoa

Lugares Comunes

Argentina-Espa?a, 2001

Espainolez, kolorez, 110m.

Zuzendaria: Adolfo Aristarain

Aktoreak: Federico Luppi (Fernando), Mercedes Sampietro (Liliana), Arturo Puig (Carlos), Carlos Sanatamar?a (Pedro), Valentina Bassi (Natacha), Mar?a Fiorentino (Tutti Tudela), Claudio Rissi (Demedio), Osvaldo Santoro, Pepe Soriano...

Gidoia: Adolfo Aristarain eta Kathy Saavedra, Lorenzo F. Aristarainen nobelan oinarritua

Produkzioa: Adolfo Aristarain eta Gerardo Herrero


No hay comentarios:

Publicar un comentario