sábado, 30 de abril de 2005

Robert Capa argazkilariaren biografia kaleratu du Edorta Jimenezek

Francoren estatu-kolpearen ondorengo gerran ateratako «Milizianoaren heriotza» argazkiagatik egin zen ezaguna Robert Capa. Geroztik II Mundu Gerran, Normandiako lehorreratzean, Ipar Afrikan, Indotxinan... mundu osoko gatazketan erretratuak ateratzen aritu zen. Gainera 1947an Magnum argazki agentzia sortu zuen. Edorta Jimenezek adierazi bezala, ?Ca«aren kronika mendearen hiru herenen kronika da».

Robert Capa argazki kazetaritzaren aitatzat dute askok. Hungarian jaio bazen ere, mundu osoan ibili zen gatazkak erretratatzen. Tartean Euskal Herrian ere egon zen, 1937an faxistek Bilbo bonbardatu zutenean. Francoren estatu-kolpearen ondorengo gerran atera zuen hain zuzen ere bere argazkirik ezagunenetarikoa: ?Milizianoaren heriotza?. Gerora Txinan, Ipar Afrikan edota Normandiako lehorreratzean ibili zen, eta heriotzak ere gatazka gune batean harrapatu zuen: 1954an Indotxinan, tropa frantsesekin zihoala.


Orain, mende erdi igaro denean, Edorta Jimenezek Caparen biografia kaleratu du. Mundakakoak argazkilariaren bizitzarako gogoa goraipatu zuen: ?Haren bizizaletasuna, nola jakin zuen bizitzari aurre egiten, zein maiteak zituen lagunak, zein maite emakumeak?. Gainera, Capa ?sen hutsezko? ezkerraren borroketan gaztetatik murgildu izanak ere erakarri du Jimenez biografia idazterako orduan.


Capari buruzko bi biografia besterik ez zeuden orain arte eta biak ere ingelesez idatzita . Jimenezek bi biografia hauek eta ?Death in the making? liburutik ateratako datu berriak erabili ditu bere lanerako. Gainera, Parisen eta Renon aritu da biografia osatzeko datu bilketan eta hunkituta azaldu da, Parisen Bizkaiko 700 argazki baino gehiago daudelako. Lan horren guztiaren emaitza biografia labur batean bildu du Jimenezek. Euskal irakurleei ?besteek ez duten zerbait? eman izanagatik pozik agertu zen.



No hay comentarios:

Publicar un comentario