lunes, 11 de abril de 2005

Txantrea, Barrio Conflictivo izatetik Urban Terror izatera!


Norberaren herria edo auzoa, fikzioan protagonista izatea, hori bai ilusioa, filme bateko kokagune, literatur lan bat bertan girotua izatea...ilusio hori bera izan zuen Txantreako bizilaguna den Iker Martinezek. Bere betiko auzoa, Txantrea, bideo joku baten kokagune izateko ilusioa hain zuzen ere. Hasiera batean, lagunekin jolasteko sortu zuen egitasmoa, auzo eta hiri mailara zabaldu egin da, egilearen harridurarako.


Urban Terror Txantrean

?Txantrea Beta2? izena hartu duen joku hau, ez da berez joku bat, pantaila bat baizik. Quarque III jokuaren bertsioa den Urban Terror-en pantaila bat soilik. Horrek harritu du gehienbat Iker Martinez, ?Urban Terror-en milaka pantaila daude gaur egun sortuta, nirearekin horrenbesteko ospea lortzeak txundituta uzten ari nau?, bainan Txantrea Txantrea da, eta bertan girotutako edozer gauza zabalkunde izugarria izango du, horrelakoak dira bertan !


Bi urte eman zituen Ikerrek pantaila hau prestatzen. Teknika asko ikasi behar izan zuen, izan ere ordurarte ez baitzen horrelako lanetan ibili. Lagunen laguntzarekin, gutxinaka gutxinaka ingeleraz zeuden hainbat tutorial deszifratuz, pantaila nola osatzen zen ulertu ahal izan zuen. ?Kuboz osatzen da pantaila, haien gainean argazkiak pegatzen direlarik, etxe edo gunearen irudia emanez? azaltzen du Ikerrek. Gauzak horrela, kamara hartu ta kalera joan zen, Txantreako txoko guztiak haren kamararekin jasotzera. Ez soilik etxeak eta kaleak, baita kotxeak, autobusak...Noski gazte bat kotxeei argazkiak ateratzen, gure herrian susmagarri! Laster hasi zitzaizkion zertan hari zen galdezka, bainan gauzak azalduta arazorik gabe egin ahal izan zuen haren jarduna, ?billabesa bateko gidaria, gelditu eta argazkia egiten lagundu zidan, posatzen ibili zen inkluso autobus barruan? komentatzen du Iker Martinez-ek bitxikeri moduan. Argazkiak eskutan, eta Photoshop-mirari egilearen laguntzaz, argazkiak pantailan sorturiko kuboetan itsasten joan zen. Urban Terror zaletuen artean zabaldu egin zuen pantailaren berri, eta haiek lagundu zioten pantailari azken xehetasunak ematen, zenbait kamioi, kotxe eta inkluso Iru?ean hain berezi diren leoi berdearen iturria, mundu guztian dauden pantaila hauen zaletuen laguntzaz egin zituen.


Jokuaren erdigunea, Txantreako Felix enparantzan dago kokatua. Bertatik irtetetzen diren kaleetan, Txantreako eraikin mota ezberdinak islatu nahi izan ditu Ikerrek, horretarako errealitatean bertan ez dauden zenbait kale jarri behar izan ditu. Dena den jokuak errealismo handia dauka, auzoa ezagutuz gero, erraz topatuko du bisitariak hainbat eta hainbat txoko berezi, bai Txantreako ohikoak diren patioak, baratzeak eta baita pareta guztietan ikus daitezkeen hamaika kartel ezberdinak ere! Bisitarientzako ohar bat, adi jokuaren soinu bandari! Felix enparantzaren albo bateko lokal bateko atea irekiaz, Barricada taldea baitago entsaiatzen, ze abesti? Ba nola ez ?Txantrea Barrio Conflictivo?!!


Sortu eta gero sorpresa

Behin pantaila sortuta eta sarean eskegita zegoelarik hasi zen zabaltzen Txantreari buruzko lan honen berri. Hasiera batean Urban Terror zaletuak izan ziren, pantaila berezi hau ezagutu eta txalotu zutena, bainan geroxeago Iru?errian zabaldu zen albistea. Iker Martinezek, haren lagunak eskatuta, pantailaren aurkezpen bat egin zuen auzoko Akelarre tabernan, baita jokatzeko jardunaldi bat ere. ?Geroztik, irrati, telebista, egunkari...guztietatik deitu naute, jokoaren berri eman dezadan? esaten du harrituta Ikerrek, izan ere konfutsio asko dago honen inguruan, eta medioek tamalez ez dute oso ongi argitu zertan datza joku hau. ?Joku hau ez da ohiko dendetan eros daitekeen joku bat, ez baita inon ere ez saltzen, internetetik jeitsi eta jolasteko egina dagoen pantaila bat besterik ez da?, azaltzen du Ikerrek.


Arrakasta honetaz jabetuta, jende guztiari jokua iristea nahi izan du Ikerrek, Urban Terror jokuarekiko interesa zabalduz gainera. Horretarako Txantreako Akelarre tabernan pantailaren kopiak salgai daude 3eurotan., kopia hauekin ezin da berez interneten jolastu horretarako Urban Terror-en kode bat behar baita, eta gaur egun oso zail dago zenbaki hauek lortzea, bainan behintzat jokua eta pantaila nolakoak diren ikus daiteke. Honetaz aparte Iker Martinez-ek bere pantailaren aurkezpen moduko web gunetxo bat sortu du http://usuarios.lycos.es/uttxantrea/ helbidean. Urban Terror Jokuaren inguruko informazio gehiago izan nahiean, www.urbanterror.net

 helbidea da interesgarriena, ingelesez baldin bada ere.


Animatu zaitezte, jolastu eta ezagutu Txantrea auzoa! Eta ze demontre, sortu zuek ere zuen herriko, auzoko edo hiriko pantaila ere!!

1 comentario:

  1. kaixo, iker martinez naiz, txantrea pantailaren egilea. Gaur bueltak ematen internetetik ikusi dut artikulua.
    Bakarrik esan nahi nuen, norbaitek jokua instalatu egin nahi badu eta ez daki nola egin, akelarre-ren web horritik pasatzea, han manualatxo bat egin nuen eta.
    http://www.akelarretx.com/modules.php?name=Forums&file=viewtopic&t=13&sid=c70bb373227f45c065b22eb53c385d67

    mila esker, asko gustatu zait artikulua.
    norbait nirekin hitzegin nahi baldin badu, yamagata@akelarretx.com zuzenbidera idaz dezala.

    ResponderEliminar