domingo, 24 de abril de 2005

Modorra, euskal diseinatzaile gazteen erakusleiho


MODORRRA ez da euskal diseinatzaile gazteen desfile hutsa; irakurketa gunea, mikrouhinean berotutako palomitak jan bitartean nazioarteko desfileak ikusteko aukera ematen duen zinema, makilaia tailerra, antzerkia, fokoak, diseinua pasarela gainean eta ikusleen artean,... eta fondo bezala, modako kantuak behin eta berriz. Guzti hau eta gehiago da Modorrra.


Aurten, lehen aldiz ?Ensanche? eraikinean ospatu zen, apirilak 16 eta 17an. Igandean, arratsaldeko 6etatik aurrera Marta Ter?n bilbotarraren 2006 Udazken/Negua kolekzioa ikusteaz gain, Megamix/Nahaste Borraste desfilean estatu mailan ezagunenetarikoak diren 10 diseinatzaile euskaldunen lanak ikusteko momentua iritsi zela adierazi ziguten bi aurkezle supermegafashionek (modan azkan txilixu): Amaya Arzuaga, Carlos Diez Diez, Ion Fiz, Marta Teran, Miriam Ocariz, Ailanto, Angela Arregui, Jota mas Ge, Mercedes de Miguel, eta NKN freak.


Pasarela gainean, modelo profesionalez gain, ?modelo total-ena? izateko lehian aritu ziren adin, izaera, altuera eta zabalera desberdineko hainbat modelo ez profesional. Lastima modelo eta ?modelitoak? hain azkar pasatzea! Hain ikusgarriak ziren orrazkeretan erreparatuz gero, arropetan fijatzeko denborarik ez! Hala ere, gogoekin geratuz gero, hainbat disenatzaileren arropa, bitxi, poltsa eta sorkuntza ezberdinak ikusi, ikutu eta probatzeko aukera ere bazegoen bi gunetan antolatutako merkatuan. Arropen diseinua hain gustoko ez dutenek berriz, bestelako gauzak ikusteko aukera ere izan zuten, bi desfileen artean La alfombra roja-koek antzeztutako antzezlana kasu, ikusleen artean erreakzio desberdinak sortu zituena. Arratsaldea pasatzeko aukera alternatibo bat, tamalez nahi bestetan gozatu ezin daitekeenaz gozatzeko aukera ematen diguna.

 

1 comentario:

  1. jakin nahiko nuke noiz izango dan modorra desfile 2006a. mesedez erantzun ezazu pitxusister@hotmail.com era. eskerrik asko

    ResponderEliminar