lunes, 18 de abril de 2005

Ivan Ferreirok Artsaian aurkeztuko du bere diska berria


Gau berezia izango da maiatzaren 6koa, izan ere Ferreiroren bakarkako ibilbidearen lehen pausoak ikusteko aukera izateaz aparte, Tristessa taldea eta Los Planetas taldekoen DJ sesioa ere izanen baitira ikusgai.


?Canciones para el tiempo y la distancia? diska kaleratu berri du Ivan Ferreirok, Amaro bere anaiarekin batera. Piratas taldearen abeslari moduan 15urtez aritu ostean, bakarkako ibilbideari ekin dio Vigoko artistak lan berri honekin. Piratas-en bidai musikala bukatu zenean, Amaro anaiarekin hasi zen musika egiten. Hasiera batean aisialdi moduan ulertu zutena, laster musika egitasmo serioan bilakatu zen, hilabete honetan aurkeztu duten diskan gauzatu dena. Bertan besteak beste Karlos Aranzegi eta Mikel Irazoki euskaldunek parte hartu dutelarik


Diska aurkezteko, Tournedo 2005 izena jarri dioten, bira hasi dute Ivan Ferreiro eta taldekideek. Iru?a ondoko Artsaia aretoan izanen dira maiatzaren 6an. Egun horretan, bertako Tristessa taldea izanen dute aurretik. Rock anitza egiten du Tristessak, musika eremu askotara heltzen dena. Azken aldian Nafarroa aldean, arrakastaz arrakasta dabilen taldea dugu. Eremu Lauak-en musika atalean irakurgai dago haiekin egindako elkarrizketa. Gau bikaina borobiltzeko, Los Planetas taldeko kideen DJ sesioa izanen da gaueko ordubietatik hasita, Florent eta MC Perez-en eskutik. Eremu Lauak hantxe izanen da, eta guzti honen berri emango du hurrengo asteetan.


Arestian aipaturiko guzti hau, maiatzaren 6an izango da gaueko 22.00etatik aurrera Aizoango Artsaia aretoan. Sarrerak 15eurotan, jadanik salgai daude, kontzertuaren egunean 22euroko balioa izango dute.


Tournedo 2005 bira hau Euskal Herrian ikusteko aukeretako bat izanen da Artsaiakoa. Beste zita Donostiako Rock-Star-en izango da maiatzaren 7an gaueko 22:00etan.



No hay comentarios:

Publicar un comentario