viernes, 25 de noviembre de 2005

begizta.net: a ze argazkiak!


Patxi Gaztelumendiren blogaren bitartez heldu gara begizta.net atarira. A ze sorpresa! Barakaldo, Bilbo, Gasteiz eta beste hainbat leku ezaguni egindako erretratuak sareratu ditu Axier Lopez gazteak, baita Irlanda, Portugal edo Venezuela bezalako herrialdeetakoak ere, eta nola gainera!


Lehen momentutik inpaktua sortzen duten irudiak bildu ditu ?makarralde?-ko gazteak. Koloretsuak, deigarriak. Gainera, argazki bakoitzarekin argibide teknikoak azaldu ditu Lopezek blog honetan (erabilitako kamera, irekidura, abiadura...) baita irudian azaltzen duenaren iruzkin labur bat ere.


Azpimarratzekoa iruditu zaigu Irlandako argazkietan lortutakoa: sarritan ilun eta euritsua begitantzen zaigun herrialdea bere argitasun guztiarekin azaldu digu Lopezek blog honi esker: Derry eta Belfasteko muralak, Dublingo Customs House... inoiz ikusi ez genituen bezala.


Beste atal batzuetan, Barakaldoko gaztetxearen argazkiak, postaletan erakusten ez duten Bilbo horretakoak (?Eguzkitan? izenekoa oso originala iruditu zaigu) eta Euskal Herriko zenbait paisajeren argazki ederrak ikusi ditzakegu begizta.net-en.


Webgunean azaltzen duenez, bere burua ?argazkigintzaren mundutik larregi urruntzen ez uzteko asmoz eginda dago? gune hau. Ez du ematen momentuz asko urrundu denik behintzat. Baina zer egiten duzu oraindik artikulu hau irakurtzen? Zoaz segituan begizta.net-era!

6 comentarios:

  1. ikusten denez webgunea eta bertan dauden argazkiak Creative Commons lizentziapean daude... artxibo interesantea dise?uak egiteko...

    ResponderEliminar
  2. Kronika polita. Mila esker hitzengatik!
    Eta bai, argazkiak hartu, gupidagabe "lapurtu" eta konpartitu... hortako daude eta ;)

    Animo zuenarekin, oso txukun geratzen ari da eta.

    Gorka, mezuan ez zenidan emaila utzi ta ezin erantzun. Igorridazu eta kontutxo bat pasatuko dizut.

    ResponderEliminar
  3. Interesantea oso argazkia.har ezazue argazkiak guradozuen lekutik askatasun osoz. Jarraitu aurrie zeuen lanakin primerakue da da.

    ResponderEliminar
  4. Batzutan, gertatzen da. Helbide bat pasatzen digute, eta guk lagunei kontatzen diegu.

    Begizta.net sarean iragarri beharreko leku bat da, begiak harrapatzen dituenak, sarean kolokatzen ditu Axierrek. Eta begi ona du. Punteria ere bai.

    Blogerako argazki apartak daude. Eta begizta.net izango da aurrerantzean gure erreferentzia grafikoa.

    Euskarazko Internet sarea hedatzen ari garen honetan, gure arteko roilo ona, oso positiboa izateaz gain, aberatsa da. Loturak egin, eta sarea ehunduz ari gara.

    Eta gero eta gehiago gara, gainera. Jarraitu dezagun bada, armiarma lana egiten. www.armiarma.com beste erreferentzia bat, beharbada.

    ResponderEliminar
  5. Oso ona Axierren bloga tahortik irakurri dodan bezela "artxibo grafiko" osoa. Pozgarria euskerak blogen istorio hontan erderen uzkiaren atzetikezibiltzea. Aupa danei ta eremu4akoei, zuena ere web akojonantea.

    Zuen heavy (gero ta Rock-erragoa) kuttuna -ta enaz Esnaola-.

    ResponderEliminar