sábado, 26 de noviembre de 2005

Gauza berdina sentiarazteko mila bide: Anari


Anarik lan berria dakar besapean, Zebra. Aurreko lanetan kitarra akustikoak eta txeloak ezinbesteko protagonismoa bazeukan, oraingoan bigarrena ez da ageri. Lehenengoa ia ezta ere, kitarra elektrikoak hartu baitu bere lekua. Agian zerikusia izan dezake Inoren Ero Ni taldeko Borja Iglesiasek sei sokak astintzea oraingoan, Xabier Strubell-en ordez.


Bakarlariak eta rock taldeak bat egin dute inoiz baino gehiago, diskoaren bigarren ?Naufragoak?en adibidez. Doinu countryak nabari dira disko osoan zehar, baita americana deritzonetik jasotako estrukturaren bat ere. Ahotsaren tratamendua deigarri egin zaigu oso, aurrekoetan baino dramatikotasun gutxiago eskainiz alderdi honi. Halere, transmititzen dituen sentimenduak, aurrekoetan egin bezala, desesperazioa eta frustrazioa litezke, baina oraingo honetan badago argirako tarterik ere. Hortik ?Zebra?, mundua zuria eta beltza baita Anarirentzat, eta ez derrigorrez grisa.


Aipagarria kolaborazioen tartea, nahiz eta bakoitzak zein abestitan jakin ez. Bakarrik dakigu Rober! Atom Rhumbako liderrak (?) diskoa ixten duen ?Gu? kantuan abesten duela, euskaraz, seguruena intentsitate gehien transmititzen duen kantuan. Gero, Aurdience taldeko Hanot eta Gaizkak parte hartzen dute, eta baita Jabi Amodiok eta Xabi Erkiziak ere.


Aurretik Anari ezagutzen ez zutenei, edo denboraren poderioz bakarlaria ahaztu dutenei bereziki gustatuko zaien diskoa. Anari berreskuratzeko disko perfektua, alegia.

2 comentarios:

  1. aldaketa handiak ez? aurreko diskoen iluntasuna galduta beste doinu batzuk erakusten dizkigu oraingoan Anari-k...neretzako emaitza interesgarria

    ResponderEliminar
  2. egia da aldaketak badaudela, lehen kantuan nabarmen, esaterako. baina ez dakit hainbesterainoko aldaketa den. Disko honetan ere antzematen dut Anariren iluntasuna melodietan, baita kantaeran ere zenbaitetan... Hasieran dirudiena baino Anariago iruditu zait diskoa entzunaren poderioz. Eta oso-oso ona, erregistro gehiago daudelako, ez bakarrik ahotsaren aldetik. "Zebra" kantua, izugarria.

    ResponderEliminar