martes, 22 de noviembre de 2005

?Metamorfosis? Doctor Deseoren zuzenekoa


Joan den urtarrilaren 18an Bilboko Arriaga Antzokian emandako kontzertua jasotzen du talde beteranoak gaur aurkeztu duen CD-DVD berriak. 25 abesti ezagun biltzen ditu, Bilboko taldearen diskografia guztia errepasatuz. Diskaren izenburak, Metamorfosis, 2005ean Doctor Deseok egin duen kontzertu birari erreferentzia egiten dio, Iru?eako Gayarre, Donostiako Principal eta Bilboko Arriaga Antzokiak bisitatu zituen sortari hain zuzen ere. Kontzertu horietan ez ziren bakarrik egon Doctor Deseo taldekoak, haiekin batera Zea Mays taldeko Aiora Renteria, Ander Lipus antzerkigilea eta Mikel Piris saxojole eta flautajolea izan baitziren. DVD-aren ekoizpen lanetan bestalde Mikel Klemente produktorea ibili da.


Momentuz kontzerturik ez dute emango diska berria aurkezteko, Francis, taldeko abeslaria, Lauaxetaren homenezko ikuskizunean murgildurik baitdabil.

2 comentarios:

  1. Itxura ona duela ezin uka. Eitb kulturan ikusi nuenagatik diot. Luze samarra izan arren, ikusi beharko da. Ikusi behar da. :)

    ResponderEliminar
  2. Itxura ona duela ezin uka. Eitb kulturan ikusi nuenagatik diot. Luze samarra izan arren, ikusi beharko da. Ikusi behar da. :)

    ResponderEliminar