miércoles, 30 de noviembre de 2005

Erraldoiak... eta geroz eta handiagoak


Coldplay-ek Donostiako Belodromoan eman zuen kontzertuan izan ginen. Eurek esan bezala, Euskal Herrian lehen aldiz izan ziren iragan ostiralean. Goldfrapp taldeak ireki zuen kontzertua.


20:45ak ziren, Goldfrapp talde britaniarra jotzen hasteko ordua zen, baina horren ordez Chris Martin bera atera zen eskenatokira, mundu guztiaren zoramenerako: ?talde oso on batek joko du orain, gustatzea espero dut? esan eta alde egin zuen.


Orduantxe atera ziren Goldfrapp-eko neska-mutilak. Elegantzia handiz eskeini zituzten beren kantu elektronikoak, momentu batzuetan ikuslegoaren erantzun ona lortuz, beren diska berriko lehen single-a jo zutenean kasu.


Baina jendea Coldplay ikusteko irrikitan zegoen (sarrera guztiak hilabete bat arinago salduak ziren). Indartsu hasi ziren britaniarrak eta ?Politik? kantuarekin jende saltoka jarri zuten. X & Y diskako kanta gehienak eskeini zituzten, eta izugarri gozatu genuen ?White shadows?, ?Talk? edo ?Speed of sound? bezalako kantuekin. Kantu lasaiagoak ere ederki jo zituzten, Chris Martin pianoan zela. Hala nola, ?Swalowed in the sea? edo ?The scientist?.


Kantu hauekin han bildu ginenon erantzuna ona bazen, irudika daiteke zer gertatu zen beraien hit-ak jotzen hasi zirenean. ?Yellow? abestia publiko guztiak kantatu zuen Chris Martin-ekin batera, puxika hori erraldoi batzuk belodromoaren goialdetik erortzen ziren bitartean. ?Clocks? entzulegoak gehien itxarondakoa izan zen again. Baina azken txanpa ederra izan zen, ?In my place? (Chris jendartera sartu zen hau kantatzeko) eta ?Fix you? kantuekin itxi baitzuten emanaldia.


Aurretik set akustiko bat ere eskeinia zuten, eskenatoki aurrean lau musikariak bildurik eta Johnny Cash zenari eskainitako ?Till kingdom come?.


Aipatzekoa ere, alde batetik, Chris Martin-en frontman lan bikaina, etengabe mugimenduan eta euskara eta gazteleraz hitzak botaz, eta bestetik, argien joko ikusgarria eta atzeko pantailako proiekzio landuak.

Coldplay-ek hiru diskarekin oso talde handia izatea lortu du eta ez da harritzekoa, horrelako zuzeneko ikusgarriak eskainita. Distantzia musikalak albo batera utzita, hurrengo U2-en aurrean gaudela esan liteke. Denborak izango du azken hitza?

3 comentarios:

  1. Banuen gogoa, baina ezin izan nuen kontzertuan izan; hala bere, Coldplay taldea oso talde gainbaloratua dela iruditzen zait. Lehenengo diskoan eman zituzten onenak, eta diskotik diskora euren maila jeitsi egin dela dexente nabarmena da. Hiruzpalau kantu on egin eta euren inguruan sortu den parafernalia guztiari esker aurrera egiten ari den taldea, azken buruan.

    ResponderEliminar
  2. ba nire uste uste apalez Coldplay talde infrabaloratua izaten jarraitzen du, izan ere, U2ren itzala oso luzea da, eta konparazioak gorrotagarriak izaten dira. Halere, ni coldplayrekin gelditzen naiz, azken finean musika soila saltzen digute hauek, eta ez panfletoa, Bono eta besteek bezala.

    ResponderEliminar
  3. egia da ez direla munduko talderik onena, eta ez dituztela disko borobil-borobilak ere... baina zerbait izango dute, horrelako jendetza mugiarazteko ta, kontzertuan egonik konturatzen zara, transmititzen dutela...

    ResponderEliminar