domingo, 11 de diciembre de 2005

Abesti hau 'Ikasten' deitzen da eta riffa-k honela dio...


Aparta benetan Iru?eko Artsaia aretoan ikusteko aukera izan genuena. Berri Txarrak, estatu batuetatik berriki iritsiak, beren ?jaio, musika, hil? diskaren aurkezpena egitera etorri ziren artsaiara, Dubet taldea ondoan izan zutela.


Gauari hasiera emateko Dubet izan genuen. Sakanako laukoteak berriki grabaturiko lehenengo lana aurkeztu zigun eta giroa berotzen joan ziren beren punk-rockarekin. Gazte talde honen emankizunan bertsioetarako lekua izan zen, Blink 182 eta Negu Gorriak jadanik bertsionatu zuen Delirum Tremens-en Kaixo kantarekin ausartu zirelarik. Aipatzekoa ere Jon, Stupenda Jones-eko kitarra eta ahotsa, igo zenean Dubetekin abestera.


Jendea irrikiz itxaroten ari zena iritsi zen eta Berri Txarrak taula gainera igo zen bere azkeneko lana aurkeztera. Aipatzekoa Gorka Urbizuren anpliaren pantailan irakur zitekeena, ?UPN? siglak baitziren, alderantziz idatziak. Beti bezala lekunberriko hirukoteak, jadanik eroso asko ibiltzen delarik hiru izanik, gogotsu hasi zuen zuzeneko ikuskizuna, indar handia emanez eta soinu ikaragarriarekin. Aipatzekoa Gorkaren kitarra berria, Fender famatuetako bat baitzuen esku artean. Kontzertua ez zen azkeneko diskako emanaldi hutsa izan, baizik eta beraien ibilbide musikalaren errepaso zabala. Azkeneko diska aurkeztu ziguten eta aurreko lanetako abesti esanguratsuenak ere jo zituzten, honela aspaldi ahaztuak genituen kantak entzuteko aukera izan genuen, batez ere lehen diskatik ateratakoak. Nahiz bost diskatako abestiak jo zituzten bertsioetarako lekua ere egin zuten eta han egon ginenok Sistem of a Down-en Mezmerize diskako Intro Soldierside-kin gozatzeko aukera izan genuen. Kurt Covain ere gogoan izan zuten eta kitarrarekin soilik Nirvanaren ?Come as you are? abestiaren hasierako zatia jo zuten han bildu ginenon zoramenerako.


Zuzenekoari indar handia eman zioten argiak hartu zuten lekua, batez ere eszenatokiko bi alboetan lurretik ateratzen zirenak, ikuskizun handia izan baitzen Gorka eta Rubio argi hauen gainean jotzen ikusteak. Azken partean, argiek susto itzela eman zioten gure parean lanean zebilen teknikoari, momentu batean danak itzali baizitzaikion, estutasun batzuen ostean arazoa konpondu zuen, ederra bere lana!

 

Berriren zuzenekoa bi zati izan zituen eta pixkat luzeegia egin zen, bi orduetara hurbildu baitzen. Hala ere artsaian bildutako jendearentzat nahiko ez zela ematen zuen eta Berri Txarrak txalo artean eszenatokitik alde egin zuten.

9 comentarios:

  1. ostia...ni ere ez naiz ohartu, Kurt da ezta?

    ResponderEliminar
  2. Court Covain zer da, Tenis zirkuitoko zoru mota berri bat?

    ResponderEliminar
  3. Ondo egon zen kontzertua, bainan erran duzun moduan Imanol, agian luzeegia. Dubet taldeari buruz zer esan, musika estilo deigarria, orain modan jartzen ari den EH-n Surfin Kaos-ekin, hala ere letrak...ez zeuden oso kurratuak egia esan, nahiko panfleteroak eta gutxi landuak.

    Kronika polita, ea ez den azkenengoa...!!

    ResponderEliminar
  4. ba nik Kurt Covain irakurtzen dut.. je je je

    ResponderEliminar
  5. Kurt Cobain hil zen, baina hor dugu Courtney...

    > www.nrk.no/img/376318.gif (in'formala'...)
    > www.moodhacker.com/courtneyloveafter.jpg (a'morfala'...)

    OREKA gaztiek!!!

    ResponderEliminar