domingo, 25 de diciembre de 2005

Marlango: Inperfekzio automatikoa


Bilboko Arriaga Antzokia, astelehen arrats-gaua. Zortziak heltzen dira, eta behin ere Bilboko entzulegoa oso puntuala ez dela ikusi daiteke, jakina baita sarrera guztiak agortu direla, eta leku libre asko ikusten dira.


Orduan, aretoa ilunpean geratzen da areto-zainak eskuargia atera behar duelarik jendea gidatzeko. Musikarekin bat doazen argiak pizten dira, agian gisa horretako areto batentzat aproposena ez zen arren. Orain bai, iluntasun osoan gelditzen da Arriaga, eta hirukotea agertzen da, zuzenean seikote bihurtuta. Alejandro Pelayo, Leonor Watling eta Oscar Ybarrak osatutako taldeak ordu t?erdi pasatxoko emanaldia eskaini zuen, alderdi free-jazzena albo batera utziz eta popa bere gain hartuz. Publikoarenganako sekulako hurbiltasuna erakutsi zuten, abestien tartean txantxak eginez, nahiz eta hauek batzutan sinesgarritasun gutxi eduki. Aurreko biran erakutsitako gehiegizko posea alde batera utzi zuten, eta udan Donostiako Jazzaldian egin bezala, saltoka amaitu zuten, eta Automatic Imprefection diskoan baino intentsitate handiagoa eman zioten kantu gehienei, eta baita publikoak eskertu ere, amaieran txaloaldi luze batekin berriz ateratzera behartu baitzituzten.


Kontzertu magikoa izan zen, intimoa. Pelayok instrumentalizaziorako sekulako gaitasuna erakutsi zuen pianoa, kitarra eta xilofonoarekin maisuki arituz.


Askorentzat garrantzitsuena izan arren, taldeko abeslaria aktore famatua izatea anekdota hutsa da, taula gainean ezin hobeto aritzen baita. Norbaitek esan zuen bezala, askotan kontua ez da ondo abestea, baizik eta abesten jakitea.

3 comentarios:

  1. "Peeeeeeeeeeerrroooooo", qu? mitico /followill

    ResponderEliminar
  2. peeeerrrooooo, nik iaz ikusi nituen iru?an eta oso gustora, hala ere diska berriaren emanldiren bat ikusi nahi nuke

    ResponderEliminar
  3. hala ere, jarri duzun argazkia ez da Marlangoren onena...nola gustatzen zaidan kontzertuetako kartela....Leonor...arrrrrrrr

    ResponderEliminar