miércoles, 14 de diciembre de 2005

Durangon ospatuko dugu lehen urteurrena !


www.eremulauak.com webguneak bere lehen urteurrena ospatzeko jaialdi ikusgarria antolatu du datorren urtarrilaren 7an. Durangoko Plateruena Kafe Antzokira hurbiltzen direnek Zea Mays, Standstill eta Atom Rhumba taldeen doinuez gozatzeko aukera paregabea izango dute. Gainera Txamankizuna ikuskizun poetiko-musikala ikusgai izango da talde bakoitzaren emanaldiaren ondoren eta DJ Tequierocomoamigok kontzertuen ondoren eskeiniko duen plater saioarekin ere ederki pasako dugu.


Webgune honetan ibiltzen direnek elkar ezagutzeko eta gure atari honetako testuetan inoiz harrapaturik geratu ez dena guregana hurbiltzeko aukera paregabea izango da urtarrilekoa. Gainera (taldeak ikusi besterik ez dago) kontzertua sekulakoa izango da. Etorri eta gozatu!

9 comentarios:

  1. Oso kontzertu txukuna antolatu duzue, zorionak ta ordurarte !

    ResponderEliminar
  2. oh! oh! oh! oh! ikusten dut bat egiten duzuela nire gustu musikalarekin! oh! ze kontzertuak diooooossss!!

    ResponderEliminar
  3. MUNDIALA IZANGO DA!!! bertan ikusiko gara...!

    ;)

    ResponderEliminar
  4. Itxura noa deko... haruntza hurbildu beharko!

    ResponderEliminar
  5. ni ez naiz izanen... baina ene espirtua bertan izango da... hori bai! erabat mozkor!

    ResponderEliminar
  6. gu ere han izango gara. Taldeak gustuko ditugulako, eta eremulauak.com gure erreferentzia delako. Batez ere.

    Irratia.com irratsaio intereaktiborako elkarrizketa bat prestatu beharko dugu, beraz...

    Durango, zita garrantzitsu bat.

    Beste behin.

    ResponderEliminar
  7. http://gaztelumendi.org/2006/01/04/eremulauakcom/
    Besterik ez, zorionak. Bene benetan. Eta ez da urte berriagatik, zaharragatik baino.

    ResponderEliminar