viernes, 23 de septiembre de 2005

Irailak 21: Euskal Zinemaren Eguna


Urtero legez, Donostiako Zinemaldiak euskal zinemarekin duen konpromisoa erakutsi nahi izan du. Euskarak atzokoan bere txokoa izan zuen pantaila handian.


Bederatzi filme luze, beste hainbeste labur eta Euskadiko Filmategitik hartutako beste bat (Mait?, Carlos Zabala eta Eneko Igeldo Olasagastirena) Donostiako Pricipe aretoetan izan ziren IBAIAren (Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea) eta EiTBren eskutik eta Eusko Jaurlaritzaren eta Berria egunkariaren laguntzarekin.


Bertako zinemari egiten zaion omenaldia asko eskertzen du donostiako ikuslegoak, eta Euskal Herrian egiten den ikus-entzunezko produkzioa promozionatzeaz gain profesionalak harremanetan jartzeko ere oso baliagarria da.


Juanma Bajo Ulloa, Fragil filmearekin edo Jos? Mar?a Goenaga eta I?igo Berasategi, animaziozko Supertramps filme luzearen arduradunak izan ziren besteak beste eguneko protagonistak. Gainera, hainbat sari banatu zituzten egun osoan, besteak beste Benito Ansolak jasotako Ama Lur saria, euskal zinemaren topaketak antolatzen egindako lanagatik, edo Ibaia saria, aurten Irusoin Alokaturen Aupa Etxebeste! film luzeak jaso duena, urteko produkziorik arriskatuena izateagatik.

1 comentario:

  1. Atzo Aupa Etxebeste! ikusi nuen Iru?an... jaja.... ze farrak. Ez da munduko pelikula hoberena, baina ETB-ko jendea lan arrizkutsu bat egin du. Elena Irureta, familiako amaren jokoa egiten im-presionante

    ResponderEliminar