miércoles, 21 de septiembre de 2005

Zinemaldiko Egunkaria: 2005eko Irailaren 20a


Hainbat urtetan faltan izan ondoren, txekiako zinema Donostiako Zinemaldira itzuli da gaur, Bohdan Sl?maren Stesti (Something like happiness) filmearekin. Pelikulak hiri industrial batean dagoen langile auzo bateko bizilagunen istorioa kontatzen du: Mutilak neska ezagutuko du, baina honek ez du bera maite, bai baitu dagoeneko bikotea. Giza harremanei eta zoriontasuna bilatzeari buruzko gogoetara bultzatzen duen zinta da, emaitza zuzenekoa eta ondo marraztutako pertsonaiekin osatua. Hala ere, Zinemaldiko puntu honetaraino iritsita faltan botatzen da Sail Nagusiko ikuslearengan arrasto sakona behin betiko utziko duen film bat.


Gure kutxatilako pressbookak hartzean, harriturik, Fnac-ek bere inauguraziora gonbidatu gaituela ikusi dugu. Prentsaurrekoa, erakusketak, kanapeak, kopak debalde eta bonbazoa: Saint Etienne, Jabier Muguruza eta Nacho Mastrettaren kontzertua. Gure agendan tarte bat egitea erabaki dugu eta pelikula pare bat kontzertu pare baten trukean aldatuko ditugu.


16:00etan Antzoki Zaharrak Vers le sud hartu du, Zabaltegi sailean. Frantzia eta Kanadaren artean egindako pelikula honek 70etako amaierako Haitiraino garamatza. Hara abiatzen dira urtero sexu errazaren bila atzerriko emakume edadetuak.


Eta 19:30etan, ikusmin handia sortu duen Terry Gilliamen Tideland. Faborito nagusienen artean zegoen hasieran, ez bakarrik Sail Nagusirako, baita 53. edizio honetarako ere. Tideland Alizia lurralde miresgarrianen bertsio partikularra da. Jodelle Ferland aktore gaztea du protagonista eta berak darama kontakizunaren pisua filme osoan. Jeff Bridges eta Jennifer Tillyk antzeztutako bikote junkiearen alaba da protagonista, eta honen irudimen uholdearen bidez, Gilliamek ikuslegoa unibertso magiko eta distortsionatuan murgiltzen du, kritika guztiaren adostasuna lortu ez duen unibertsoa bestalde.

5 comentarios:

  1. Nik Vers Le Sud ikusi dut eta asko gustatu zait (agian Houllebeqe-n nobelak gogorarazi dizkidalako izango da). Hala ere, filmea ikusi duten beste batzuekin hitz egin eta gehienei ez die grazia handiegirik egin. Ez dakit eremu hauetan (jode a ze hitz-jokoa atera zaidan derrepente)inork ikusi duen...

    ResponderEliminar
  2. Benito jaunarekin bat nator. Eta ez soilik elkarrekin joan ginelako pelikula hau ikustera. Nire ustez pelikula interesgarria bezain txukuna iruditzen zait. Gaia bera ondo garatzen duela uste dut ta gainera zinean oso erabilia ez dena da. Gomendagarria da oso. Baita gauean ikusi genuen "Broken Flowers" ere. Bill Murray jaunak lan bikaina egin du filme honetan.

    Dena den Maite, zergatik ez zaizu gustatu zein arrazoi zehatzengatik?

    ResponderEliminar
  3. Nik ere ikusi dut.
    Ez zait asko gustatu. Egia da, filme interesgarri bat ateratzeko informazioa dagoela esan behar da. Jadanik askotan ikusi dugu telebistan honi buruzko lanak, baina ikusle bezala... zinera joateko, ez dut batere laket izan.

    ResponderEliminar
  4. Broken Flowers... a ze gauza xelebrea! Ni baita han egon nintzen, Bill Murrayen azken filma, urte honetan daramagun hilebetetan filme oberena iruditu zait. Farra, tristura eta guzti! Guztiok ikusi bearko zelukete.

    ResponderEliminar
  5. Zer Tideland -ri buruz? Ez du inork ezer esango? Monty Phiton ekin zegoenean askoz hobea zen Gilliam jauna. Ze kaka bere azken filmea. Zeozer hona da, baina, besteko filma.... buf!

    ResponderEliminar