viernes, 2 de septiembre de 2005

AMAST? aldizkariak inkesta berria


ESET? aldizkariaren hurrengo alea, urrian kaleratuko dena hain zuzen ere, kotxe eta hiriei buruzko monografikoa izango da. Honi kolorea emateko guri galdetzea pentsatu dute. Eta guk zuei.


Kotxean gabiltzan momentu bakoitzak bere soinu-banda daukala kontziente izanik, sei kategoriatan banatu dute beraien inkesta. Zein da kotxean entzuten duzun musika? Irrati zalea al zara? Emuletik jaitsitako errekopilatorio horietakoak entzuten al dituzu? Edo ?Catedrales del Techno? deiturikoa?


Zein musika entzuten duzu honako egoeratan?


A) Lanera joaten

B) Lanetik bueltan

C) Parranda gauean

D) Supermerkatura irteera

E) Nire bizitzako auto-ilara handienean murgilduta nago

F) Gustoko duzun norbaitekin geratu zara


Erantzunak cuentanos@esete.net helbidera bidali behar dira irailaren 15a baino lehen. 10 RUSHHOUR joku zozketatzen dira, auto-ilara batetan sartzen zaren hurrengorako.

1 comentario:

  1. Hau nire selekzioa (kotxea eukiko banu... ainssss):

    a) Lanera joaten: gangsta rap horietako disko bat... laneko makarrena izateko (jujuju)

    b) Lanetik bueltan: Standstill (indarrak berritzeko)

    c) Parranda gauean: The Faint, Delorean... (badakizue zertaz ari naizen: Techno!)

    d) Supermerkatura irteera: The Verve

    e) Nire bizitzako auto-ilara handienean murgilduta nago: Wilco (eta gero suizidioa)

    f) Gustoko duzun norbaitekin geratu zara: Berriz Delorean, The Faint, eta Ivan Ferreiro (geratu naizen pertsonari gustatzen zaiolako)

    ResponderEliminar