martes, 22 de mayo de 2007

Bilbao BBK Livek kartela itxi du

Nebula, Bullet For My Valentine, New York Dolls, Zico Chain, Laia, The Ellas, I Love UFO eta The (International) Noise Conspiracy dira Bilbao BBK Live jaialdiaren bigarren edizioaren kartela itxi dutenak. Hortaz, 34 talderen kontzertuekin gozatu ahal izango da Bilboko Kobetamendin, ekainaren 21etik 29ra.Aurretik aipatu genuenez, lau egun (ekainaren 21 eta 22, eta hile berdineko 28 eta 29) izango dira aurten Bilboko jaialdia, eta Metallica, Iron Maiden, Red Hot Chili Peppers izango dira buru. Halere, bigarren mailako talde interesgarri asko ikusteko aukera izango da, The (International) Noise Conspiracy, Juliette & The Licks, Mastodon edo Maceo Parker kasu. Gainera, aurten talde euskaldunen bat ikusteko aukera ere izango da: Berri Txarrak, Fermin Muguruza & Afro-Basque Fire Brigade, Idi Bihotz, Biok, Nun...

Sarrerak salgai daude honako helbidean: www.bilbaobbklive.com.  Lau egunetarako bonoak 180 euro balio ditu, eta egun bakoitzekoak 65 eta 35 euro bitartean daude.

4 comentarios:

  1. oh my god! THE (INTERNATIONAL) NOISE CONSPIRACYYYYYYYYYYYYY!

    ResponderEliminar
  2. Ez nuen joateko asmorik... baina the internacional noise conspiracyrekin... hmmmmm

    ResponderEliminar
  3. red hot chili peppers...oso gaizki...Fishbone...ikaragarriak

    ResponderEliminar