viernes, 25 de mayo de 2007

Copy Shop, film labur on bat

Fotokopia denda batean lan egiten duen morroi batek bere burua kopiatzen du. Eta bere kopia bera bezalaxe ohetik jaiki, aurpegia garbitu, orraztu eta lanera doa. Eta bere burua fotokopiatzen du. Hirugarren kopia ohetik jaiki, aurpegia garbitu, orraztu eta lanera doa. Eta honek ere bere burua fotokopiatzen du... Jarraituko dut? Ez, nik uste ulertu duzuela gutxi gora behera zein den Copy Shop film laburrak kontatzen duen istorioa.
Virgil Widrich zuzendariak zuri beltzean egindako pelikulak badu gainera, filmak berak kontatzen duenaz gain, beste zenbait kontu kurioso ere. Besteak beste egileak filmak duen textura bitxia lortzeko egin zuena: bideo digitalean errodatu ondoren, material guztia (18.000 fotograma inguru) inprimatu egin zituen, fotokopiatu, eta 35 mm-ko kamera batekin grabatu zituen berriro. Eta 8 hilabete "besterik" ez zituen behar izan horretarako. Emaitza, 12 minutuko maisulan txikia.

Interpretazio askorako ematen du filmak; errutinaz, lanpostu aspergarriez eta jende masak tipo arrunt bati eragin diezaiokeen itolarriaz pentsatzeko besteak beste. Estetika aldetik, zuri beltzezko film mutuek beti Chaplin gogorarazten diote idazten ari den honi, baina ez dago ziur hori jarri beharko lukeen.

Gehiago nahi?

Filma ikusi Google Videon
Zuzendariaren web gunea, bere beste lan batzuekin.

4 comentarios:

  1. Oso ona, benetan! Eskerrik asko gomendioagatik!

    ResponderEliminar
  2. Bikaina. "La Guerra" izenekoa gomendatzen dizuet. Ez dute antzekotasunik, baina textura aldetik ez dabiltza urrun. Hori bai, hau baino gordinagoa da.

    Eta oparitan antzeko gaia jorratzen duen muturreko bideoklip bat: http://www.youtube.com/watch?v=fVZtZFQBnIo

    ResponderEliminar
  3. I esli ya odnazhdy zamolch. Hippolytos Sparrow.

    ResponderEliminar