martes, 8 de mayo de 2007

Donostiak Kafe Antzokia izango du

Hainbat urtetako zurrumurruen ostean, Donostiak Kafe Antzokia izango du, Ondarroak, Elgetak, Bilbok eta Durangok duten bezala. Halere, aipatutakoengandik independientea izango da, Donostiako euskal giroa sustatzeko asmo bakarrarekin.Donostiako Antiguo auzoan kokatuko da, garai batetan Kandela taberna zegoen lekuan hain zuzen ere. 300 metro karratu izango ditu eta bultzatzaileen arabera, maiatzaren amaieran izango da inaugurazioa. Behintzat, badakigu Chico Boom taldea izango dela ostiral honetan, baina ez da inauguraziorako data zehatzik jarri momentuz. Oholtzari dagokionez, ez da horrelako lekuetan izan ohi diren eszenatoki handia izango, ezta dekorazioa ere. Guztiz berritzailea izango da hortaz Donostiakoa Kafe Antzokia, DoKa.

info + (laister): http://www.doka-antzokia.com/

8 comentarios:

  1. Ez dot ulertzen zargatik euskara bultzatzeko beste antzokiengandik independentea izan behar dan...
    Eta, gauzak horrela... orduan ez da Kafe Antzokia jeje. BMWk bezala: no es lo mismo :D

    ResponderEliminar
  2. Donostiako euskal giroa sustatzea baino, Kafe Antzokiko jabeen boltsikoaren giroa sustatzea dute hauek helburu. Ikusiko dugu halere...

    ResponderEliminar
  3. gaizki ulertu nuen testu honen esaldi bat:

    http://www.gara.net/paperezkoa/20070507/16849/eu/Donostiako/Kafe/Antzokia/zabaltzeko/azken/ukituen/zain

    Mea culpa...

    Argi dago horrelako zeozer behar zuela Donostiak...

    ResponderEliminar
  4. Azkar hasi gara marmarrean batzuk... Gaztetxeak salbu zein aretok ez du "boltsikoaren giroa sustatzen"? Tontakeri gutxiago. Donostiak horrelako areto bat behar zuen, denborak esango du funtzionalidaderik duen. Independentea izatearena nik ez dut gaizki ikusten.

    ResponderEliminar
  5. Ia zorte ona izaten duten kudeatzaileek. Donostiak merezi du gune independiente eta euskaldun hori. Kultura euskaldunak behar ditu horrelako aretoak eta gero eta gehiago badira hobeto. Zorionak!

    ResponderEliminar
  6. bai, donostiak holako gauzak behar ditu; halere badago zeozer, gazteszena eta...kriston kontzertuak 6 eurongatik!

    ResponderEliminar