miércoles, 2 de mayo de 2007

Bobo eta Totoren abenturak

Gezurra badirudi ere hamar urte luze igaro dira John Kricfalusi Ren eta Stimpyren sortzailea flash erako animazioak Interneten zabaltzen hasi zenetik. Kanadiarrak ehunka animaziori ireki zizkien ateak eta gaur egun sarean topa ditzakegunetatik batzuek ageriko arrakasta eskuratu dute: adibidez estatu espainiarrean azken aldian Calico Electronico delako anti-heroia aipatu genezake.
Calicorekin zerikusi gutxi dute Bobo eta Toto izenen atzean ezkutatzen diren panda hartzaren eta oilar xelebre eta xarmantaren abenturek. BoBo&ToTo Txina garaikidearen ikurretako bat bihurtu da. Amaigabeak dira bere irudiak daramatzaten produktuen zerrenda: edalontziak, kamisetak, jokoak... Bi pertsonaia karismatiko hauek B&T Estudio txinatarretan jaio ziren 2005eko martxoan.

Bi urte besterik ez dira pasa lehendabiziko atala kaleratu zutenetik. Ordutik marrazki hauen bilakaera teknikoa miresgarria izan da. Pasarteek freskotasuna, bizitasuna eta oro har kalitatea hobetu dute landutako grafiko eta musika berriei esker.

Txina garaikidearen ikur izatetik sarean aurki ditzakegun flash animazio hoberenetakoa izatera pasa da. Lan horien emaitzak Swallowtail Butterfly (Enara-isats Tximeleta) delako atal sorta berrian ikus genitzake. Zorigaiztoko gertaera baten ondorioz Toto gaixotu egingo da eta Bobok, ausardiaz beterik, bidaiari ekingo dio sendagai baten bila.

Azken kapitulu hauetan Bobo eta Totoren munduko izaki gehiago ezagutzeko parada daukagu era zehatzagoan eta beti ere bereizten dituen xamurtasun eta umore zertzeladekin.

5 comentarios:

  1. (aurrekoaren jarraipena) film txit gomendagarrian? Friki bat! Eta nor da Patxi Eremulari? Aaaa...

    ResponderEliminar
  2. Serie mota hauek engantzatzen dabe, eh? Jaja, zeinek ez dau inoiz Happy Tree Friends ikusi? Basaki gomendagarria :D
    http://happytreefriends.atomfilms.com/

    ResponderEliminar
  3. Ai ai ai, fumut zuk ere hobe zenuke horren libreki ez hitz egin, ordaindu beharreko zor potoloak dituzun bitartean... Ez zara konturatu Hernanin sekula baino ertzain gehiago daudela? Frikien laguntzaile, eremu lauetan...

    ResponderEliminar