miércoles, 15 de junio de 2005

Eremulauak.com gero eta interaktiboago


Ikusiko zenutenez, azkenaldian eremulauak.com webguneak berrikuntza nabariak izan ditu: alde batetik RSS teknologia gehitu dugu, gainera WAP bidez ere konekta zaitezke webgunera, eta azkenik komentarioak idazteko aukera duzu artikulu bakoitzean.


RSS teknologiari esker, zure ordenagailuan abisua jaso dezakezu eremulauak.com-en artikulu berri bat gehitzen den bakoitzean, horrela momentuan irakurri ahal izango duzu, eta ez duzu artikulu berrien bila ibili beharrik. Teknologia hau erabilgarria izateko programa bat jaitsi behar da, erabiliena feedreader da (www.feedreader.com, norbaitek beste eraginkorrago bat ezagutzen du komentarioa jarri dezala behean).


Bestalde, WAP teknologiak eremulauak.com zure mugikorretik jasotzeko aukera emango dizu. (wap.eremulauak.com)


Eta azkenik komentarioak gehitzeko aukera gaineratu diogu webguneari. Interaktibitatean urrats berri bat eman da horrela, edonork (kolaboratzaile izanda edo ez izanda) webgunean eskegitzen diren komentario, testu, kritika edo berriak komentatu ditzakeelarik. Parte hartzera animatzen zaituztegu. Gainera, kolaborazioak onartzen direla gogoratzen dizuegu, onartu baino, kolaborazioak behar-beharrezkoak zaizkigu webgunea aurrera ateratzeko, zuen partehartzea ezinbestekoa da. Esandakoa, eremulauak.com-en jorratzen diren gaiak interesatzen bazaizkizu, edo beste gairen bati buruz idaztea gustatuko balitzaizuke, esatea baino ez daukazu: eremulauak@eremulauak.com helbidera idatziguzu!


3 comentarios:

  1. Nik behintzat RSS jarioak irakurtzeko Bloglines-ek (http://www.bloglines.com) eskaintzen duen zerbitzua erabiltzen dut. Edonondik ikus ditzakezu interesatzen zaizkizun webguneetako berriak: etxetik, lanean, klasean, ... Firefox erabiltzen dugunontzat gainera, bada gehigarri bat zeinak automatikoki abisatzen digun jarioren batean aldaketarik dagoen ala ez.
    Euskaraz, Aurki.com -ek duela gutxi zabaldu zuen jarioa deituriko gune/tresna delakoa. Bertan, Bloglines-en bezala, harpidetza ezberdinak kudea daitezke.

    (komentarioen testuari formatua eman al daiteke? hau da, html edo bbcode delakorik gaituta al dago?)

    ResponderEliminar
  2. webgune edukatibo eta interaktiboa! zein aratza!

    ResponderEliminar
  3. oh! html ikastaroak eta guzti ematen dira eremulauak-en!

    ResponderEliminar