domingo, 19 de junio de 2005

Kontzertu interesgarriak aurtengo Sanferminetan


Bai badakigu, Sanferminak ez direla kontzertuetara joateko festarik onenak, jaiak beste gauzetan duela oinarri: kaleko giroa, pe?ak, tabernak,...Bainan aurten kontzertu bereziak antolatu dira Burgos-eko enparantzan. Batzuen artean: Delorean, Big Menber, Kea, The Basque Country Paharaons?


Los Burgos Rock 05 izena jarri diote kontzertu sorta honi antolatzaileek. Egunero arratsaldeko 20.00etatik hasita, musika estilo ezberdinetaz gozatzeko aukera izanen da. Eskenatokia estalia izango da, Sanferminetan euria izaten baita urtero, horretaz gain edaria eta bokadiloak salduko dituen txozna ere jarriko da Burgos-eko plazan. Kanpotik bazatozte Sanfeminetara, jakin ezazue Burgos-eko enparantza, udaletxe atzean dagoen plaza dela.


Kontzertuak arratsaldeko 20.00etan hasiko dira, musika ezberdina jarriko duten hainbat DJ-ren sesioekin. 23.30ak aldera lehen taldearen kontzertua izanen da eta haren atzetik beste aldeak igoko dira eskenatoki gainera. Azkenik gaueko 02.00an DJ-ak berriz ere izanen dira protagonista.


Kartela

Uztailaren 6a

Big Menber + Delorean + Dj


Uztailaren 7a

S?k + Punto Cr?tico + Dj


Uztailaren 8a

Half Foot Outside + Hedtrip + Dj



Uztailaren 9a

Los Ni?os de los Ojos Rojos + Gualitxo + Dj


Uztailaren 10a

Adriana Olmedo + La Orquesta del Gato Cabez?n + Dj


Uztailaren 11a

Smoking Kills + The Basque Country Pharaons +Dj



Uztailaren12a

Kea + Khamul + Dj


Uztailaren 13a

Malankadaluma + Mr.Moshing + Dj

3 comentarios:

  1. Kea taldea, Iru?ako talde klasikoa da. Diska grabatu zuten bainan horren ostean taldea banandu zen. Aurtengo Sanferminetan berriz batzen dira kontzertu hauetan parte hartzeko eta Iru?eatik entzuten denez Akatu taldeko perkusiojolearkein batera arituko dira

    ResponderEliminar
  2. Delorean San Ferminetan.....iMPRESIONANTE!!!!!!!!!! Beste taldeak ez ditut ezagutzen bainan ondo daudela ematen du....izen ona: Big Menber!

    ResponderEliminar