domingo, 12 de febrero de 2006

6 zigarro, kubata bat...

Sei zigarro, kubata bat eta ikuskizunerako sen ikaragarria plazaratu zuen taula gainean Sidonie taldeko baxujoleak. Hasiera batean, kontzertuaren dinamizatzaile izan zen arren, laster Artsaia aretoan bilduriko publikoak ez zuen horren beharrik izan eta festa goizeko ordu txikiak arte luzatu egin zen. Topikoetan erorita, sex, drugs & rock and roll lagunak!

Goiz iritsi ginen Artsaia inguruetara, aparkatzeko tokia bilatzen denbora asko ez galtzeko, aurretik baikenekien jende aunitz hurreratuko zela kontzertua. Areto kanpoaldean, lagun batzuen zai ginelarik, oso gutxitan errepikatzen diren eszena xelebre (bizarroa esanen nuke) horietako bat gertatu zen. Artsaiako entsegu lokaletatik irtenda, 20 ijito gure parean geratu ziren haien autoen ondoan, leihatilak jeitsi musika jarri eta Techno-rumbaren doinuekin dantzan eta kantuan jarri ziren. Txunditurik barrura.


Aretora sartu bezain pronto, sorpresa! Standstill taldeko Enric-ekin egiten dugu topo, Sidoniekoei laguntzen biran omen dagoela esaten digu. Abeslaria agurtuta, aurrekaldera jotzen dugu. Kontzertua berotzeko, Artsaiako langileek, emanaldi akustikoa eskaini ziguten, haiek ere musikaz gozatzen dutela erakutsiz.


Sidonie hirukotea (eta haien laguntzaileak) indarrez sartu ziren eskenatokian eta gaueko protagonista izanen zen baxulariak laster bereganatu zituen bertan bildutako guztion begiradak eta oihuak. "Fascinado" diskoko abestiak aurkezteaz gain abesti zaharrak jo zituzten kontzertuaren lehen parte honetan, baxulariaren etengabeko oihu eta animoekin (ezpainartean zituen zigarroek tartea uzten ziotenean). "Hau Bob Dylan da!", orduantxe iritsi zen ere gaueko lehen bertsioa. Kontzertuaren lehen atal honi bukaera emateko "Jardín Polar" abesti lasaia jo zuen bakarrik eta akustikoan kitarrak. Nire lagunak "bateria ikusgarria da" komentatzen dit.


Bigarren partea mistikoena izan zen, Indiako zitar (gitarra handia) batekin abesti ikaragarria jotzen hasi zuten. Giro jada bero bero zegoen eta jadanik publikoak ez zuen behar inoren oihurik dantzan ta saltoan jartzeko, Sidonie taldearen festa hasia zen jada. Eta bat-batean festa eten, eta "bukatu da" esan ziguten eta eskenatokitik alde egin zuten. Jendea, zedozer gehio eskatuz eskenatokira begira jarraitu zuen, bainan sorpresa, gu jarrita ginen atzeko partean izan zen. Sidonie taldeko kitarrista eta baxularia gure parean eta lurrean jezarrita beste pare bat abesti jo zituzten, guztion txundipenerako...hauek badakite publikoa nola bereganatu. Eta berriz danak eskenatokira. Orduantxe, bateri joleak dantza eta perkusio saio itzela eskaini zigun, "Naranja Mekanikoa"-aren protagonistak gogora ekartzen zuen maskara jantzirik. "Egia da, bateria la ostia da!" aitortzen diot lagunari. Taldekideak batu zitzaizkion, funky dantza saio bikain honetan, publiko artean zabalduaz jai doinuak. Honela bukatu zen benetako kontzertua.


Bainan jaia ez zen hortan geratu. Artsaiatik irtenda, Singular aretora jo baikenuen Sidonie-k antolatutako kontzertu osteko jaiara joateko. Bertan bildutakoak, bartzelonako hirukote honen parrandarako gogoez gozatu genuen luze...Bainan hauek beste kontu batzuk dira, beste egunen batean azalduko ditudanak.


3 comentarios:

  1. Sidonie-ren alde izkutua zuretzat gordetzen duzu e? mmm sekretu ofizialen komisioarekin hitz egin beharko dut... Hau ez da horrela geratuko!

    ResponderEliminar
  2. Ei goguekin geratu naz jakitxeko ze gertau zan festa horretan eh!jeje. Bilboko kontzertua azkenean atzeratu egin da. Maiatzera arte itxoin biher.

    ResponderEliminar
  3. Oroitzapen ez oso argiak ditut gau horretaz jejejejeje....maiatzean izango da Bilboko kontzertua Kafe ANtzokian...ikusiko gara bertan!

    ResponderEliminar