sábado, 4 de febrero de 2006

Rico, Rico...

Telenobelak modan daudela argi geratu zen pasaden astean. Produktu nazkagarri horiek burutik kendu gabe oraindik, telebistako agintailua (mandoa) hartu eta alternatiben bila joan nintzen. Eta hain zuzen ere, alternatiba horren esperoan nengoenean, telenobelen atzetik modan dauden bigarren telebista produktuak topatu nituen, sukaldaritza saioak. Baina zer gertatzen da? Ez da nahikoa Gabonetan jan genituen turroi eta polboroi guztiekin? Ez, gure gorputzak oraindik gehiago liraintzeko tori sukaldaritza saioak.


Egunean zehar ordu guztiak onak omen dira zerbait jateko. Izan ere, goizean, arratsaldean eta gauean ditugu sukaldaritza saioak. TVEk adibidez arratsaldeko zazpietan botatzen du sukaldaritza saio bat. Baina nori okurrituko zaio arratsaldeko zazpietan "Cocido Madrileño"ko lata bat ireki eta jatea? Nire etxean gaueko bederatzietatik aurrera afaltzen da eta ez merendatzeko orduan.


 


Baina has gaitezen hasieratik. TVEk hiru sukaldaritza saio ditu. "Saber Vivir" saioan sukaldari gazte bat topatzen dugu, normalean gaixotasunen aurkako platerak prestatzen, baita osasunerako onak diren infusioak egiten ere. Bazkalorduan Ines Ballester aurkezlea mantala jantzi eta eguneko menua prestatzen du "Por la mañana" izen originaleko saioan. Jende famatua eraman ohi du Ballester bere saiora, baita boluntarioki saiora joan nahi direnak ere, eta haiek proposatzen dute eguneko platera zein izan behar den. Baina lasai, ez zara aspertuko inolaz ere. Platera prestatzen duten bitartean, arrosa koloreko albisteak ematen eta komentatzen baitituzte. Ondorioz, eguneko menua bigarren plano batean geratzen da. Azkenik arratsaldean, azkenaldian egin den sukaldaritza saiorik interesgarriena topatzen dugu "Vamos a cocinar con Jose Andres".


 


Guraso euskaldunak dituen eta Estatu Batuetan oso ezaguna eta estimatua den asturiarra dugu Jose Andres. Oso tipo jatorra da kamera aurrean eta honek ere pertsonaia famatuak eramaten ditu bere saiora, baina platerak prestatzeko eta ez txutxumutxuka ibiltzeko. Janari bat egiteko prozesu osoa erakusten dizulako da interesgarria bere saioa. Lehenik eta behin merkatura doa janaria erostera, ondoren menua prestatzen du pertsonaia famatuarekin eta azkenik egindakoa jaten dute elkarrekin. Saioaren musika ere oso dibertigarria suertatzen da, eta gauza sinpleak egiten irakasten ditu, kroketak adibidez. Hori bai, nahiko "kanpetxanoa" da, oso hurbila, eta hain zuzen horregatik traketsa dela eman dezake. Baina bere trakestasuna eta umorea dira saioaren elementurik hoberenak.


 



Telecircok


 


Cuatro ere sukaldaritzaren alde egin du: "Todos contra el chef", "Oido Cocina", beste reality show bat, baina kasu honetan pertsonaia famatuak izan beharrean jende "arrunta"rekin eginda dago, saio horren eguneroko laburpenak eta "Duelo de chefs". Kate autonomikoak ere gastronomiazaleak dira. Saiorik erridikuluena duela pare bat urte arte Barbara Reyk Canal 9 Valentziako telebistan aurkezten zuena, zirkua zirudien hori (hau beste txiste bat da, Angel Cristo zirkuko domadore ezagunarekin ezkondua egon zelako).ETB2k noizbehinka Pedro Subijanaren errezetak eskeintzen dizkigugu eguerdian. Behintzat Basura 3k ez du sukaldaritzari buruzko saiorik programatuta momentuz.


 


Jose Andres alde batera utzita, gosaltzeko orduan aurkitzen dugu sukaldaritza saiorik hoberena. Canal Cocina kate tematikoan, eguneko 24 orduetan botatzen dituzte sukaldeko saioak eta goizeko zortziak aldera "Las cocineritas" saioa botatzen dute. La crem de la crem. Egunero bost-sei neskato ikasle hurbiltzen dira saiora eta sukaldari emakume heldu batekin errezetak egiten dituzte. Eta ez hori bakarrik, errezetak esan beharrean, koreografia duen abestien bidez kantatzen dituzte eta karaokea ere egiten dute. Eguna festa eta irudi gozagarriekin hasteko proposamen egokia, bai horixe.


 


Zer? Argiñano falta dela? Egia da. Hortxe jarraitzen du perejila bezala gerra ematen (beste txite bat) eta egunetik egunera gero eta "rico, rico"agoa bihurtzen.


ere sukaldaritzaren generoa maite duela erakusten digu egunero. Hurrengo asteetan "Esta cocina es un infierno" reality show berria jarriko du abian Carolina Ferrek aurkeztua. Ezetz asmatu zertan datzan lehiaketa? Bai!!! Jende ezaguna sukaldarietan bihurtuko dira eta elkarrekin bizi beharko dira etxe batean. Yupi!!!! Sukaldari jefeen artean Sergi Arola euskalduna egongo da. Duela hilabete bat sukaldaritza saio bat (Aqui cocinamos todos) hasi zen aurkezten "A tu lado" saioaren barruan (bueno, honi saioa deitzea ausartegia litzateke, eroetxea deituko nioke nik). Baina Jose Andresen maisutasunak hain zuzen ere infernura bidali zion (hau berez txiste bat da, Esta cocina es un infierno saioan egongo delako hain zuzen ere).

No hay comentarios:

Publicar un comentario