domingo, 12 de febrero de 2006

Ero eta bero

Halaxekoa da telebistako astearte gaua, eroa eta beroa eraberean. Edota erotzeko eta berotzeko modukoa. Zappina egiten baduzu gaueko hamarretatik aurrera, zure burutik hainbat sentimendu pasatuko dira. Barre egingo duzu, negar, pena sentituko duzu, harrituko zara edota zure telebista balkoitik behera botatzeko gogoak ere izango dituzu.

Lotsagarria izan zen Antena 3en ikusi genuen "¿Cantas o que?" lehiaketa. Rafi Camino, Carmen Janeiro edota Arantxa Bonnete kantuan ikustea, benetan penagarria izan zen. Telebistaren aurpegirik nazkagarriena eta "barriobajeroena" ikusi genuen. Paula Vazquez aurkezlea Espainia osoa lehiaketa asteko irrikitan zegoela esan zuen, jendea aztoraturik omen zegoen. Hala ere Sofres lagunak denok ikusi nahi genuen datua oparitu zigun: bakarrik %17ak ikusi zuen "lehiaketa solidario" eta era berean kantzerigeno hori. Baina sorpresak ez ziren bukatu. Nor eta Iñaki Perurena ikusi ahal izan genuen kantuan ondoren. Harrijasotzaile, aktore eta euskaldun baino euskaldunagoa den leitzarra, Espainiar estatuko telebista kasposoaren menpe jarri da. Pentsatzekoa da, tontoarena egiteagatik jasotzen duen dirua nahiko interesgarria izango dela, baina askoren mitoa eroriko zen seguru, pasaden astekoa ikusi eta gero. Bere erronka berria kantatzea baldin bazen, zergatik ez zuen egin "Euskal Kanturik Onena" saioan? Izen ere, Juanpa kantuan ez entzuteagatik edozein gauza egingo nuke. Baina hori beste kontu bat bat, jarrai dezagun.


Telecircon ere, gaua ez zen batere erraza izan. Espainiako poliziak "buen rollitismoa" praktikatzen ikustea ez da batere erraza euskaldun batentzat.....edo bai? Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan saiorik ikusiena izan zen. "El Comisario" telesaila kalitatea galtzen joan da urteak pasa diren einean, baina errealitatetik hain urrun dagoen tramak astero ikustea erotzeko modukoa izan beharko da. Nere zorionik beroenak "Euzkadi"zaleentzat. Charli bezalako polizia harroak ikustea, ez  da ona osasunerako. Non geratu da "Verano Azul"en (telesail horretako errubioa da Charli) zuen gozotasuna eta ñoñismoa? Baina Antena 3n bezala, bigarren sorpresa bat ere egon zen. Jordi Gonzalez aurkezleak "Rec" ikerkuntza saioaren atal berri bat aurkeztu zuen, sexuari buruz. Baina ez pentsa Lokalian ikusten dugun (bai, denok ikusi dugu noizbait, ez gezurtu) sexu "idilikoa" zenik, ez, ez. Hardcorea izan zen gai nagusia. Telecirco berriro ere morboaren bila. Hori delako Telecincok gauero bilatzen duena TNT, U+24, Diario de... edota REC bezalako erreportaia eta sasi ikerkuntza saioekin.


Eskerrak TVE1ek eskaintza interesgarria plazaratu zuela. Gaueko hamarretan, "El loco de la colina" saioa ikus dezakegu asteartero Jesus Quinterok aurkeztua. Ikaragarria da saioa, elkarrizketa eta musika saio interesgarriak eskeintzen dizkigu astero. Giro lasaia eta beroa nabari daiteke saioa ikustean. Antonio Banderas, Alejandro Sanz edota Ortega Cano bezalako Espainiazaleekin elkarrizketa interesgarriak egitea lortzen du telebistako "eroak". Hasiera batean, pertsonaia hoiek "klasikoak" dirudite, Espainiar telebistetan goiz eta gauez etengabe ateratzen direnak. Baina Quinterok beti ateratzen du izkutaturik duten istorio interesgarriren bat. Gainera, hain ezagunak ez diren pertsonaiak ere gonbidatzen ditu. Oso ona izan zen Albert Pla musikari katalanarekin mantendu zuen elkarrizketa, baina hobeagoa oraindik Plak abestu zuen "kanta". Risitas ateratzen denean giro ona zapuzten da. Zergatik ez dute "colina"tik behera botatzen? Saioaren azkenengo hamar minutuetan ateratzen da bakarrik, beraz gainontzeko saioa ikustea erabat gomendagarria da. Ondoren, "Urgencias" telesaila botatzen dute. Atal berriak dira eta gaueko hamabietan, ez oso ordu txarrean. Telesail oso interesgarria da, hala ere nabaritzen zaio hamar urte eta gero kalitatea eta ideiak galtzen doala pixkanaka. Galdu, ikusentzuleak galdu ditu, gaur egun, %9ak soilik ikusten baitu. Quinteroren saioak ere ez ditu audientzia onak, %15ekoak. Ez da oso seinale ona, bi saio hoien zaletuentzat. "El loco de la colina" astearte gaueko eskaintzarik hoberena da, ETB2ko "La noche de" saioko aurkezpenarekin batera.

10 comentarios:

  1. ....jejeje nabari zaizu, telebista kate publikoenganako zaletasuna...bikain!

    ResponderEliminar
  2. Bakarrik lehen saioan euskaraz kantatuko ziola esan zion, bestela berak saioa galegoz aurkeztuko zuela. Gogoratuko al da Paula bere herri hizkuntzaz? Ez dut uste.

    ResponderEliminar
  3. norbaitek ikusi zuen ?cantas o que?-n paula vazkez i?aki perurenari euskaraz abezteagatik ezan ziona...?? eske kontatu egin didate zerbait...

    ResponderEliminar
  4. Lotsagarria izan zen, eta atzokoa are lotsagarriagoa. Nik uste aurpegira barre egiten diotela et aberari bost axola zaiola kobratzen duen bitartean. Nik auzo-lotsa sentitu nuen.

    A, eta Euskal Kanturik Onena programan baziren Juanpa baino bastante kantari okerragoak. Bastante.

    ResponderEliminar
  5. Agur kantatzeari!!!! Perurenaren saioa kendu dute. Asteartean soilik %12ak ikusi zuen saioa. Dudarik gabe, denok espero genuen albistea.

    ResponderEliminar
  6. Seguru Perurenak dirutza jasotzen duela A3n.... ni ere joango nintzateke

    ResponderEliminar
  7. a3 katea gustoko izan ala ez, ta zehazki programa hori gustatu ala ez, perurena libre da nahi duen progamatara joateko. gainera ez dut uste, INOLA ERE, horrek bere euskalduntasuna kolokan jartzen duenik. euskalduntasuna norberak barruan daraman zerbait da.

    ResponderEliminar
  8. Noski librea dela nahi duena egiteko, inork ez dio esan egin behar duena edo egin behar ez duena. Egin dugun gauza bakarra telebista saioan egin duenari buruz iritzi guztiz pertsonala eman.

    ResponderEliminar
  9. Perurenak kobratzen al zuen programa horretara joateagatik?

    ResponderEliminar
  10. Suposatzen dut Perurenak konbratzen zuela A3ra joateagatik. Bestela subnormala da.

    ResponderEliminar