jueves, 9 de febrero de 2006

Bilbon ezetz? Queneau Bilbon!*

Otsailaren 16ean Bilbo estilo eta glamourrez jantziko da Raymond Queneauren Estilo ariketak liburuaren aurkezpenerako. Bertan izango dira Xabier Olarra liburuaren itzultzailea eta Mireia Gabilondo, Eneko Olasagasti eta Carlos Zabala, liburuaren irakurketa egiten. Aurkezpena Likiniano Infogunean izango da (Ronda 12) gaueko 20:00etan.
Liburu honen aurkezpen ofizialaren berri eman genuen lehenago ere hemen, eta zertan ari garen galdetuko duzue, beti gauza beraren inguruan bueltaka... Arrazoia duzue, aspergarri hutsak gara, baina helburu bat dauka honek guztiak: zuek liburua IRAKURTZEA, horrela guk itzultzailearekin adostu genuen KANONA lortu, eta tontamentean ABERATS bihurtzea alegia.

Beraz, badakizue, otsailak 16, osteguna, Bilboko Likiniano Infogunean gaueko 20:00etan Raymond Queneauren Estilo ariketak liburuaren aurkezpen-irakurketa. Azaldu, ze total, telebistan zer dagoen ikusita eta ostegun unibertsitarioetan ateratzen direnek osatzen duten fauna kontuan izanda (gazteegiak, zaharregiak, mozkorregiak agian), eguna  duintasunez bukatzeko modu bakarra izango da... Gainera, altxa dezala eskua, xagua edo dena delakoa liburu aurkezpen batera iluntzeko ordu horietan joan denak. Zer uste duzue, nik dena ikusten dut, ez zarete bost baino gehiago...

*Jode Gorka, behin txiste on bat etorriko eta hau da esplotatu beharra...

No hay comentarios:

Publicar un comentario