jueves, 16 de febrero de 2006

Red Hot Chili Peppers bira berria

Gaur eman ditu argitara Californyako taldeak, aurtengo biran bisitatuko dituen europako hirien izenak. Euskal Herrian ez dugu zorterik izan eta kanpora joan beharko dugu talde handi honetaz gozatu ahal izateko. Guretzako interesgarrienak izan daitezkeen datak honakoak dira: maiatzaren 30ean Bartzelonako Palau Sant Jordin eta ekainaren 2an Madrilgo Kiroletako Jauregian.

Sarrerak otsailaren 28an jarriko dira salgai, Madrilgo kontzertuaren kasuan eta martxoaren 7an bartzelonakoak. Txartel guztiak egun gutxitan saltzea espero dute antolatzaileek, beraz adi egon RHCP zaleak!

No hay comentarios:

Publicar un comentario