martes, 21 de febrero de 2006

Techar??, beroa, bultzakadak, izerdia eta askoz gehiago: Ojos de Brujo

Kontzertu beroaz gozatu genuen joan den ostegunean Bilboko Kafe Antzokian, eta gauden garaian gaudela, eskertzekoa izan zen, berokiaz, txanoaz eta eskularruetaz, ordu batzuetan behintzat ahaztea. Ojos de Brujo taldeak Techar?; diska aurkeztu zuen Euskal Herriko publiko aurrean.


21.30ak aurki zabalduko dituzte ateak. Hamarrak arte ez da hasiko kontzertua, bainan Kafe Antzokiaren inguruan jada giroa bero bero jartzen ari da. Gogo asko ditu jendeak, eta ez da gutxirako, Euskal Herrian ematen duten lehen kontzertua da Techarí ("aske" caló hizkeran) diska aurkezten eta 22euro!...normala da jendeak asko eskatzea gaurko kontzertuari.


Barran pare bat garagardo eskatzen ditugun bitartean, jende andana antzokian barrena murgiltzen da, danak lehen ilarara. 22.15 argiak itzali eta eskenatoki atzean jarrita dagoen pantailan irudiak agertzen hasten dira, Big Bang-arenleherketa gogora ekartzen digutenak. Bailaora baten silueta nabaritzen hasten gara, lehen dantza pausoak ematearekin batera gure aurrean bolantedun jantzi ikusgarriarekin azaltzen zaiguna. Flamenko doinu batzuekin hasiko da beraz fusio gau hau, rumba eta reaggea, hip hop ta buleria doinuak zabalduko direlarik publiko artean.


Talde guztia jada eskenatoki gainean, "Respira" abestiarekin ekingo diote gaurko emanaldiari. Bi kitarra espainola, elektriko bat, perkusio txikia, bateria, kajoi flamenkoa, batá danborrak, koroak eta DJ-a. Marina Abad abeslariak, berezko estilo ezagunarekin, gaueko lehen aurkezpena egiten digu, berrikuntza bat: La Habanatik haiekin etorritako Carlos Sarduy tronpetajolea...ikaragarria kubatarraren emanaldia.


Daukaten guztia eman nahi diote taldekideek bilboko publikoari, hau hasiera batean hotz egon arren, gutxinaka erabat berotu egin dena. Ezagunak diren abestiak, txalo (palmak esatea hobeto legoke bainan guk ez daukagu hauek behar bezala jotzeko graziarik) eta dantzak pizten dituzte jendartean, gustora gaude denak. Abesti berrietan berriz, hain ezberdinak diren estiloak ezagutzen ditugu, funk-a ("color" abestian), Trash-a ("piedras y tanques" abestian) edo ta jazz-a ("sultanas del mercaillo"kantuan).


00.20ak, jendeak horrenbeste eskaturiko "bis"-ak bukatzear daude. Balorazioa egiteko unea (oraindik bero nagoela): trago batzuk, 3 pertsona konortea galduta (lotsagarria horrenbeste ordaintzea hemen barruan arnasa hartu ezinik eta mugitu ezinik egoteko), 2orduz luzatu den kontzertua, hala ere motz egin zaizkigunak, bultzakadak eta kolpeak jaso arren. Marina abeslariak, orainarte inoiz egin ez duen zerbait egin behar duela esaten du kontzertua bukatua. uztion harridura begiradarekin, Antzokiko eskenatokiko eskailerak jeitsi eta bere taldeari eskeini dio gaueko azken txalo zaparrada. Merezi dute kontzertu bikaina eskeini digute.


No hay comentarios:

Publicar un comentario