jueves, 9 de febrero de 2006

Eltso-Bruselas

Isiltasun pisua dago gelan, Manuel telebista ikusten dagoen arren, eta beste inola ezin denez bolumena izugarri altu du. Ez dute euskal telebistarik ikusten etxean, mendiek blokeatu egiten omen dituzte eta uhinak, edo hori esan zuen behintzat teknikoak. Tele5-eko arratsaldeko programaren bat ikusten dago beste edozer ikusten egon zitekeen bezal-bezala.
-Deber?a ver otro tipo de cosas padre.-esan dio lanetik heldu berria den semeak, bere alboan eseri da baina, "ese tipo de cosas" ikustera.
Ring, trin edo batek daki nola baina jo duela da kontua, jo duela telefonoak sukaldean. Kostata baina hartu du Marisak azkenean.
-?S??............s?, ahora se pone.
-?Don Manuel, al tel?fono! Tiene una llamada.
-?De qui?n?-behin aulkitik altxatuta eta sukaldera bidean, nekez ibiliz pasiloan barrena.
-No lo s?, me ha dicho que usted no lo conoc?a, pero que era importante.
-¿Sí?...bai, ni naiz....bai, bai hala naiz, herriko zaharrena bai....ya ya, bai, bai. Parienteren bat orduan e?...ya, ya. Ba ez, sentzitzen dut, ez dakit ez non enterratu zituzten,...baina igual beste norbaiten telefonoa emain dizuet...bai, igual jakinen du bai...espera e?! Libretan begiratuko dut..............apunta. nueve, cuatro, tres, treinta, cinquenta y cuatro, ochenta y tres, aber ongi apuntatu duzun?...bai, ongi. Ta galdetu Jacintoz, igual jakinen du ta...bai, aio.
-¿Quién era padre?
-Nada unas personas que me preguntaban a ver si sabía dónde enterraron a los fusilados,...claro, cómo soy el más viejo del pueblo...
-¿Y qué les ha dicho?
-Nada. Que no sabía.
-Ha hecho usted muy bien padre, mejor no meterse en política.

Gelara iristean iragarkitan da programa, eta ez du gogoratzen azken gonbidatua bere amaren lagunarekin larrutan egiten zuena ote zen, edota Madrileko diskoteka famatu batean gogo-a zena edo... Ez du esfortzurik egin, avance informativoa zegoen eta, Bruselas-eko eguraldiaz galdetu dio semeari, ea hotzik pasa duten, euririk ba ote zen...
Isiltasuna berriz dena bustitzen, euria bezala, izotza bezala bruselaseko biztanleen bihotzetan.

3 comentarios:

  1. Oso ona, bikaina! Zorionak benetan!

    ResponderEliminar
  2. Joder atal hau kristona ari da bilakatzen! Zorionak I?igo, hi haiz hi poeta!

    ResponderEliminar
  3. eguraldiaz ari zarela, eguraldi ederra hiriburuan, ez al da hal?? ez bada, sar dadila kalabazan eta atera ez dadila CIA-ren kartzel batetan. Polita gogoratzea, baina are ederrago gerta zitekeena imaginatzea gure lord-en baimenaz, noski. Ondo segi, eta ea beste batean gehiago ematen diguzun laztana!

    ResponderEliminar