martes, 17 de enero de 2006

Atom Rhumba eta Josetxo Anitua elkarrekin taula gainean...ikusteko modukoa

Urtarrilaren 7an Durangon ospatu genuen jaialdian frogatu genuen, egungo musika panoraman Atom Rhumbak du zuzenekorik potenteena. Musikari bikainak, dinamismoa, ka?a eta publikoarekiko jarrera bikaina du talde bilbotarrak. Orain gure etxean, haien kontzertuetako indarrez gozatzeko aukera dugu, "JOSETXO ANITUA & ATOM RHUMBA. LIVE!" izenburua daraman zuzeneko DVD-arekin.
Joan den urteko maiatzean, Bilboko Kafe Anzokian emandako kontzertua eskeintzen digute DVD honetan. Egun hartan, eta eremulauak web guneak sarean lehen urtea ospatzeko egin zuen moduan, Ruta 66 aldizkariak 20.urteurrena ospatzen zuen, Rhumberoen emanaldiarekin. Josetxo Anitua saxofoilaria aritu zen egun hartan taula gainean. Hainbat urte eskenatokietatik urrun, gustora aritu zen Anitua Atom Rhumbarekin batera. Cancer Moon taldearekin ibilbidea amaitu ostean, hainbat talderekin aritu da Josetxo Anitua, bainan zuzeneko zirrara berriz probatu gabe,

Gau berezia eta zirraragarria izan zen Kafe ANtzokikoa. Sarrera guztiak bukatuta, Euskal Herritik eta kanpotik etorritako jendea...Egon ez bazinen badakizu... "JOSETXO ANITUA & ATOM RHUMBA. LIVE!" jada salgai.

3 comentarios:

  1. jaian aurkeztu zituzten batzuk eta... BUFFFF!!!

    ResponderEliminar
  2. nik cd erosi neban eremulauak jaian eta bertsinoak tremendoak dira

    ResponderEliminar
  3. Cd da ez DVDa. Ah.. ta Anituak nik dakidala behintza, ez du saxorik jotzen.

    Ongi izan.

    ResponderEliminar