domingo, 8 de enero de 2006

ESKERRIK ASKO!

Kostata baina esnatu gara. Oraindik hunkiturik gaude. Durangoko Plateruena Kafe Antzokia beteta, giro ederra, kontzertu bikainak, lagunak, mozkorrak, espontaneoak. Goiza argitu arte han izan ginen zuekin batera. Nola adierazi. Mila esker. Mila esker Plateruenakoei azken orduko txapuzak (gureak) konpontzeagatik (zuek). Mila esker Atom Rhumba, Zea Mays eta Split 77 taldeei, kontzertuaren intentsitateagatik. Mila esker Txamankizunari Laugarren Eremutik. Mila esker DJ Tequierocomoamigori (zure galtzak topatu genituen azkenean). Mila esker Lihom, Followill, Fumut, Thebiglieoflove, Emokumea, Ametsak Akatzen, Fotoborja eta hurbildu zineten beste eremuzale guztiei (baita hurbiltzerik izan ez zenutenei ere). Mila (1000) esker Gorka eta Albertori, gure takikardia baretzeagatik.
(Heineken enpresa pozik egongo da berriro ere horrelako jai bat antolatzen badugu. Eremu Berdeak izena jarriko genioke webguneari, baina ez dakit atzoko keak oso ekologikoak ziren.)

Hemendik aurrera ere, Laugarren Eremuan, Eremu Lau honetan, elkar ikusten jarraituko dugulakoan, adio eta jakin ezazue San Franzisko kalean mandarinak 1,50 eurotan saltzen dituztela goiz aldean (Euskal Herriko semeak: erosi fruta merkea amari)

6 comentarios:

  1. kontatu didate izugarri egon zela!! baina zihur nago bateren batek ene espiritua handik ikusi zuela!!

    Zorionak eremu Amsterdametik!

    ResponderEliminar
  2. Mundiala zapatuko kontzertua! Ez zintuztedan ezagutzen baina apuntatu dot zuen feed-a nere bloglinesen. Ezagutzera emateko modu bikaina, bai horixe. Pena batekin geratu naiz: nekatuegia DJ tequierocomoamigoren jarduna entzuten geratzeko eta jende larregi Platerruanian 14:30etatik aurrera. Tequierocomoamigo, izugarri gustatzen jata izen hori!

    Eskerrikasko eremulauak!

    ResponderEliminar
  3. kriston parranda izan zen. taldeak? Split77 ez zait gustazen baina ufff a ze nolako doinua!

    zea mays oso ondo (sobrada izan zen).

    atom rhumba? sin conetarios. Xabier & cia kronika honetan argazkiak falta dira!

    ResponderEliminar
  4. kontzertuek kristonak, bai?a non dauz eki?ien ibili zan fotografoan argazkixek?
    argazkixek falta dakoz web-ari!

    ResponderEliminar
  5. Neu be kontzertuetan izen nintzen, baie kantzeta azkenien. ordu larrei zutunik, jeje. Zea mays mundiala! da bestiek be oso ondo. ZORIXONAK!

    ResponderEliminar
  6. Kontzertu bikaina aurreko larunbatekua! Nik ez nun eremulauak ezagutzen, ideia ona ezagutzera emateko. Kontzertuko onenak Atom Rhumba! Duda barik! Hori kontzertua hori! Pena kontzertua bukatu eta jun biher izena. Oso giro ona egon zan.Zorionak beraz danoi.

    ResponderEliminar