martes, 31 de enero de 2006

Bilbao Live 06 jaialdia izango da uztailean

Bilbo edo Bilbao esan behar den eztabaida antzuan murgilduta gauden honetan, Bilbao Live 06 aurkeztu dute. Uztailaren 13, 14 eta 15ean burutuko den jaialdia izango da, Bilboko Kobetamendi gunean, Basurtu inguruan.Bilbao Live Festival izena hartu duen jaialdiak 40 talde eta bakarlari inguru bilduko ditu Bilbon. Gehienak nazioarte mailakoak diren arren, Euskal Herriko taldeek protagonismo handia izango dutela adierazi dute antolatzaileek, hurrengo egunotan lehenengo konfirmazioak izango direlarik.

Kontzertu guneak 70.000 metro karratu izango ditu, eta alboan 40.000 m2 gunea izango da, bertaratzen direnek kanpatu dezaten.

Bi eskenatoki erraldoi izango ditu Bilbao Live jaialdiak, eta hiru karpa izango ditu: bi techno musikari eskainita, eta bestea pop musikari eskainia. Gainera, aisialdirako gunea izango da, diskoen merkatua, eta jatekoa eta edatekoa ziurtatuko duten sei gune ere bai.

Kontzertuak arratsaldeko bostetan hasiko dira, eta goizeko ordubatetan amaituko, gero protagonismoa dj-ek hartuko dutelarik, goizeko zazpiak arte.

Sarrerak bono baten bitartez erosi ahal izango dira, hiru egunetarako, edo egun bakarrerako sarrera erosi daiteke ere, nahiz eta oraindik salneurria ez den ofizial egin. Esan beharrik ere ez dago, sarrerarekin batera kanpatzeko eskubidea ere badago.

Jaialdiko antolatzailea den Last Tour Internationalek garraio publikoak izango duen garrantzia goraipatu zuen, Bilboko udalak Kobetamendi gunera hurbiltzeko zerbitzu berezia jarriko duelarik.

9 comentarios:

  1. Zein ariko dira jotzen? Bilbo da ala Bilbao? Zergatik flotatzen dute barkuek?

    ResponderEliminar
  2. kartela: sutagar, SA, Etsaiak, Kuraia, Fermnin Muguruza, Ken7, Betagarri... a!!! ez dela Topagune bat!!

    ResponderEliminar
  3. Bilboko udak behar zuena al da hau? ikusiko dugu zein kartel jartzen diguten... ni behintzat han egongo naiz!

    ResponderEliminar
  4. dirudienez datorren astean jakingo da kartelaren aurrerapena...

    ResponderEliminar
  5. Azkunak Bilbao nahi du, eta Bilbao hori gainera Live ikusi nahi du. Jai Batzordeok Bilbo nahiago dugu, Bilbo bizirik, Bilbo bizia, Bilbo euskalduna. Kultura bizia, euskalduna, ez-sexista, parte-hartzailea. Herriak herriarentzat egina. Baina Azkunak ez du hori atsegin. Azkunak Last Tour nahiago du. Eta Bilbao. Eta Live. Eta zuk, eta zuek, zer nahiago duzue?

    ResponderEliminar
  6. Ezer hitzartu aurretik, jaialdi horrek zer helburu duen birritan pentsatzeko eskatuko nieke euskal musika taldeei. Bilboko Udalak eragozpenak besterik ez dizkigu jartzen kulturan lanean ari garen Bilboko auzoetako jai batzorde eta gizarte eragileei. Ordutegi zorrotzak betetzera behartzen gaitu, eta 1.200 euroko dirulaguntzak besterik ez ditu ematen auzoetako jaiak antolatzeko. Alta, ez du inongo arazorik Bilbon era horretako jaialdi bat antolatzeko. Gaueko musika ez du zarata lez aintzat hartzen gure jaietan bezala. Diru arazorik ere ez du, 4 milioi euroko jaialdia diruz lagunduko baitu. Dena da erraza Last Tourren kasuan. Usain politikoa du honek guztiak. Euskal taldeentzako abisua: kontutan izan, mesedez, norentzat joko zenuketen, Bilbao Live horretan parte hartuz gero. Mila esker.

    ResponderEliminar
  7. "Kontutan izan, mesedez norentzat joko zenuketen", hori zer da, mehatxua?

    ResponderEliminar
  8. Arctic Monkeys, Bloc Party, Franz Ferdinand
    vs
    Su ta Gar, Ken 7, Betagarri
    ?????????
    Richie Hawtin
    vs
    Dj Axular????????

    ResponderEliminar
  9. "Kontutan izan, mesedez, norentzat joko zenuketen". Ez, ez da mehatxua. Norentzat joko luketen kontuan hartzeko besterik ez diet eskatzen. Konsekuenteak izateko beren pentsaerarekin. Ez da ba guztiok egin beharko genukeena?

    ResponderEliminar