lunes, 16 de enero de 2006

Behin aireportu batean lo egin nuen (ni ere aireportuen inguruan, Gorkaren baimenarekin)

Nekatuak iritsi gara Bergamoko aireportura. Gaueko hamaikak dira eta 6ak arte bertan lo egitea zen gure plana...koittaduak. Iritsi bezain pronto, aireportu fantasmaren itxura hartu diogu lekuari, hainbat gune jada itxita eta argiak itzalita, kafetegiak hutsik, barraren atzean inor ez. Bankuak gure antzera, jende gaztez beterik daude, baita itxura elegantea duen adineko bikotea. Batzuk zein besteek, egin dute jada, lokuluxka botatzeko tokia...azkenekoak gara. Motxiletatik toallak atera eta maindire moduan erabiliko ditugu, pare bat jertse batu eta hortxe burukia...Itxura polita du gure oheak. Polita bai, bainan desorosoa zeharo. Aluminiozko bankuak hotzak dira, hotzak eta deserosoak, eserita egoteko desatseginak badira, imaginatu zer den bertan etzanda lo egiten saiatzea.

Nere bi lagunek segidan hartu diote hariari ametsari...gozatzen daudela ematen du (badakit norekin ari zareten amets egiten...nik ere gustora hartuko nuke berriz ere garagardo bat bertan).Helmugen atearen parean jarri gara...gurea bai inteligentzia. Antza, eskola bateko umeak ailegatuko dira aurki, etengabe hizketan dauden gurasoz josita baitago gune hau...leku deserosoa, jendea hizketan, lorik ezin egin.

 

Iritsi dira umeak, futbol talde batekoak dira. Ordu erdiz, gurasoen besarkadak eta muxuak pairatzen egon ostean, badihoaz denak etxera...isiltasuna azkenean.Hurrengo hegaldia 4etan helduko da Bergamora. Orain ez daukat lorik ez hartzeko aitzakirik...kaguenla. Paseo bat ematera nihoa...ze txikia den aireportu hau...5minututan buelta guztia eman diot.

 

Lagunetako bat esnatu da, bera ere lorik hartu ezinik dabilela esaten dit. Kalera goaz..aparkalekua hutsik. Maletak eramateko karritoak topatzen ditugu, eta barruan dugun nerabe-hooligana atera zaigu bapatean. Bergamoko AIreportuko lehen goitibera txapelketa antolatzen dugu aparkalekuan...ups...caravinieriak...akabo jolasa...berriz barrura.

 

Ze luzea den gau bat, zer eginik ez dagoenean. Genoan hartutako fanzinea hamaika aldiz irakurrita, memoriaz errezita dezaket jada...eta gure laguna lotan goxo goxo. Zerbait mugitzen da. Kafetegi bat irekitzen da. Bokadillo (garestiegi) bat erosten dugu, ez dugu goserik bainan denbora pasatzeko aitzakia dugu.

 

6ak dira. Gure hegazkina aurki irtengo da. Bagoaz aireportu honetatik. Ilaran gaudela, gure lagun esnatu berriak Zaragozako aireportuan gosaria hartuko dugun galdetzen digu. Ez mesedez, nahiago autopistako atseden gune batean, bainan aireportuan ez.

2 comentarios:

  1. Verga-moa astindu gabe bueltan? Horrela ezin da! I'm just another bask boy off to fight virgintiy's war...

    ResponderEliminar
  2. Ez dakit zer pentsatu. Aireportuak ez dira autopistetako atseden guneak baino erosoagoak... Are gehiago, ez gelditu sekula AutoGrill izeneko atseden guneetan, aireportua faltan izango duzu(e)-eta.

    Aiii la bella italia...

    ResponderEliminar