miércoles, 4 de enero de 2006

Kontuz zure mp3-arekin, gor geratu zaitezke!


Pete Townshend, The Who taldeko kitarristak, Ipod eta bestelakoen gehiegizko erabilerak entzumen arazoak sortzen dituela esan du. Oharra bidali die egungo gazteei ?gor geratu nahi ez baduzue, tentuz erabili zuen erreproduktoreen bolumena?.


60urte ditu jada Pete Townshend-ek, The Who taldeko kide honek aitortu duenez, hainbat grabazio sesio bertan behar utzi behar izan ditu, entzumen arazoak zituelako. Haren ustez, arazoak ez datoz urte guzti hautean jo duen musika ozenagatik, grabazio aretoetan eta erreproduktoreetan erabiltzen diren kasko-engatik baizik. ?Egungo gazteek erabiltzen dituzten mp3 apairailuen kaskoek etorkizunean arazoak sortuko dituztela ziur nago?, aipatu du kitar apurtzaile ospetsuak.


Grabazio prozesuan sartuta zeuden Roger Doltrey eta Pete Townshend, The Who taldearen itzulera prestatzen. Azken 25 urtetan disko berririk plazaratu gabe, Mod mugimendaren ikur den talde honen itzulera gehiago atzeratuko da, Townshend-en entzumen arazoen ostean.

2 comentarios:

  1. Kontuz belarrietan sartu behar diren kaskoekin (botoikoak). Ez dute kanpoko zarata aldentzen eta bolumena altuegi jarri behar izaten da musika ondo entzuteko...

    ResponderEliminar
  2. Egi ikaragarria, neuri pasatu zait eta. Orain urte batzuk nabaritzen dudala eta jadanik ez dut lehen beste musika entzuten kaskoekin.

    ResponderEliminar