sábado, 28 de enero de 2006

Gaztelupetik hots berriak datoz

Keuren eta Sexty Sexersen disko berriak eta Mugaldekoak liburu-diska kaleratuko ditu Gaztelupeko Hotsak disketxeak.

Keu aurkezpenik behar ez duen musikaria da: Etsaiak taldean eman zuen bere burua ezagutzera, Psycophony eta Fjord taldeetan aritu da eta geroztik bakarka ere hiru disko instrumental egina da. Oraingoan berrikuntza nabarmenekin datorkigu, talde berria osatzeaz gain (Mikel Arakistain baxuan eta Jon Gurrutxaga baterian direla) disko berria ez baita instrumentala izango. Andoaingo Garate estudioetan egin dituzte grabaketa lanak eta otsailean ikusiko du argia disko berriak.


Sexty Sexers beratarren diskoa ere otsailean kaleratuko da. 2001ean sortu zen taldea, hasieran Ameba izenarekin. 'RockNRoll Samurai' eta 'Otsoa izan naiteke' kantak grabatu eta single moduan kaleratu zituzten. Ondoren, 2004ean maketa bat kaleratu zuten, baina 2006. urte hau izango da beraien lehen lan luzea ekarriko diguna. Diskoan zer? Punk eta hard-rockaren artean dabilen talde baten indarra.


Eta hilabeterik poetikoena apirila den arren, martxoan ikusiko du argia Mugaldekoak liburu-diskak. Edu Zelaietaren izen bereko poema liburua (Susa,2004) du abiapuntua lan honek. Idazleak, Beñardo Goeienetxe eta Raul Garcia musikariekin batera hainbat emanaldi egin zituzten Euskal Herri osoan. Orain gainera Jordi Serra kataluniarra hurbildu da muga aldera beraiekin aritzera.

5 comentarios:

  1. Bizitza zein laburra den... baina aurrera egiten du batzuk bidean geratuta ere. Krudela, baina egia

    ResponderEliminar
  2. bizirik daudenekin geratu beharko gara ba...

    ResponderEliminar
  3. Banuen nik gogoa beratar hauen berri izateko!Ameba ezin ikusi, pixkat entzun soilik, eta Sexty Sexers-en kontzertuen esperoan egon beharko bitartean!!! Keep on rocking!

    ResponderEliminar
  4. Hi, Sextyak ikusteko aukerak badituk! emaiok bistadizo bat agendari! ride free!!

    ResponderEliminar
  5. Benetan onak Sexty Sexers honeik. Kontzertu ona emun zauien bai. Pena osorik ezin ikusi izana, baine bueno. Hurrengo batera arte itxoin biheko. Keep on rocking!

    ResponderEliminar